Borrar
Urgente Gobierno Vasco y central cierran cuatro traspasos pero no rematan el primer bloque de la Seguridad Social
Lierni Azkargorta, aurkezpenaren aurretik. Gorka Estrada
Lierni Azkargorta | 'Anatomia bertikalak'

Perlak ostra nola, minetik sortutako poemak

Lierni Azkargortak gaixo zela bizi eta hausnartutakoa jaso du 'Anatomia bertikalak' (Balea Zuria) lan «gordinean, erraietatik idatzian» eta «metafora harrigarriak» barnebilduz

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 13 de junio 2025, 16:10

Bizitzako esperientzietatik idaztea ohiko da Lierni Azkargorta Ruiz de Eginoren (Lazkao, 1979) kasuan. Urte gogorrak pasa ditu eta hori bota du 'Anatomia bertikalak' (Balea Zuria) poema-liburuan. Bizitako «mina», sufrikarioa jasotzen du lan «gordinak, erraietatik idatziak» eta «metafora harrigarriak» barnebilduz, Felipe Juaristi argitaletxeko kideak esan bezala.

Hori bai, ez da minak inspiratu duela. Gehiago du aldarrikapenetik. Askatzetik. «Liburu honetan bildu nahi izan ditut nakarrezko poesia artean inork entzun nahi izan ez dizkidan minak, bidean kolpatu nauten bertikalitateak», xehatu du. Bere poesia bezala, agerraldia metaforaz eta irudiz betea egon da. Esaterako, minaren bueltan, «edertasuna eta beldurgarriaren arteko zubi transzendentala» bezala kalifikatu duena, ostrak perla sortzeko prozesua jarri du adibide. Zakar txikia sartzen zaiola eta horrek infekzioa sortuta eratzen dela. «Geroz eta infekzio handiagoa, geroz eta gaixotasun handiagoa, geroz eta sufrimendu handiagoa, geroz eta nakarreko jariakin gehiago. Nakar hori lehortu eta perla handi batean bihurtzen da». Hala izan da 'Anatomia bertikalak' poema-bilduman.

'Anatomia bertikalak'

'Anatomia bertikalak'
  • Egilea: Lierni Azkargorta.

  • Argitaletxea: Balea Zuria.

  • Estiloa: Poesia.

  • Orrialdeak: 114.

  • Prezioa: 15 euro.

Aurrez idatzitako lanetan -'Argi-itzalak' ipuina, 'Emakume begiradak' (Montejurra, 2002) liburuan argitaratua, Iruñea Hiria Nazioarteko Poesia Saria eskuratu zuen 'Eripoemia (Denonartean, 2021)- ez bezala, azaldu du, «ez naiz gai izan testuingurua ekiditeko». 2020ko martxoan, egun batetik bestera, gaixotu baitzen. «Erizain izatetik ohean birak ematea min ematen dion gaixo izatera pasa nintzen», esan du. «Liburu honen bidez irakurleak jaso dezala ni neu ostra banintz bezala nire gaixotasun luzearen bidean oraindik sortzen ari naizen perlaren zatitxo bat», kontatu du.

Egunero logelan egote horrek, gainera, hausnarketa gordinak piztu zizkion. Nagusiena, «gizartearentzat, instituzioentzat, ingurukoentzat egiten dugun hori besterik» ez garela eta, beraz, gaixotzean «sistemarentzat ezin duzu produzitu» eta, funtsean, bat «desagertu» egiten dela. Poema-liburuaren muina edo gai nagusia hori dela azaldu du, «pertsona zaurgarri bihurtzen den momentuan gizarteak erakusten dion erantzun hostila».

Poema gehienak 2021ean idatziak dira, zenbait aurrez idatzitako eta kaxoian zituen koadernoetatik atera ditu eta baten bat «egungo ikuspuntutik» idatzi du. Hala, idazketa prozesuaz, iritzi du tarteka poemak «bere germen egoeran, iluntasunean, agian inkontzientean ere» utzi behar direla eta, horregatik, eskerrak eman dizkie Bala Zuria argitaletxeko kideei «ilunean itxaron hain luzean nituen poemei era hain txukun eta ederrean argi berri bat emateagatik».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Perlak ostra nola, minetik sortutako poemak

Perlak ostra nola, minetik sortutako poemak