Borrar
Goiatz Labandibarrek lehen eleberria, 'Bekatua' aurkeztu du astelehen honetan. Iñigo Royo
Goiatz Labandibar | 'Bekatua'

«Lo ezinean gaudenean sortzen den ideia zurrunbiloa islatu nahi nuen»

Narraziotik eleberrira jauzi eginda baina neurri bera mantenduz, Goiatz Labandibar idazle oiartzuarrak 'Bekatua' (Erein) eleberria aurkeztu du

Jon Agirre

Donostia

Astelehena, 9 urria 2023

Comenta

Narraziotik eleberrira jauzi eginda baina neurri bera mantenduz, Goiatz Labandibar idazle oiartzuarrak 'Bekatua' (Erein) eleberria aurkeztu du astelehen honetan. «Lo ezinean gaudenean sortzen den ideia zurrunbiloa, askotan konexiorik gabekoak baina bata besteari kateatzen zaizkionak» kontatzeko nahia izan du abiapuntu Labandibarrek eta, ostean, hori paperera nola eraman bilatzea izan du lana. «Aitzakia bat behar nuen, norbait une horretara eramatea, krisi existentzial edo aje emozional batera».

Hori bai, hasieratik izan du argi ere gertakari edo aitzakia hori ez zuela «oso traszendentala edo atzera bueltarik gabekoa» izatea nahi eta, beraz, «heriotza», protagonistarena edo inguruko batena, ez dira inoiz izan «hausnarketara bidaliko zuen» gai posiblea izan. «Zerbait arinagoa sortu nahi nuen, puntu azido bat akaso zuena, umore puntu bat ere bai». Hala, protagonista, Garazi da, 36 urteko emakumea. Parranda gau baten ostean ligatu egin du eta biharamunean 19 urteko mutil baten ondoan esnatu da, haren etxeko ohean. «Berak badu bikotea, aitzakia bat izan da sozialki ondoegi ikusi ez dagoen ekintza bati, adarrak jartzea, plus bat gehitzeko: emakume helduago batek askoz gazteagoa den mutil batekin ligatzea». Ostean hasten da, azaldu duenez, Garaziren burmuina martxan. «Gauza batzuk krisia dira -zergatik egin dut hau, zer egingo dut hemendik aurrera-, baina beste batzuk sinpleagoak dira, banalagoak».

Proposamen honekin eskuratu zuen Labandibarrek Ramiro Pinilla eleberri laburren saria 2021ean, nahiz eta orduan 'Biharamuna' izenburua zuen. Uxue Razquin Erein argitaletxeko editoreak azaldu duenez horixe eta «beste txikikeriaren» bat soilik aldatu da zirriborro hartatik, jaso zutenean argitaratzeko moduan baitzegoen. «Nobelak duen tonuagatik, umorea barra-barra duena, izenburuak jostalariagoa izan behar zuela iruditzen zitzaidan». Hori dela-eta, esaldi batean laburtzeko aukera jarri zion mahai gainean idazle oiartzuarrari «irakurleak barruan zer topatuko zuen» ikus zezan. Azkenean, Labandibarrek testuan zehar garrantzia duten hainbat hitz zerrendatu zituen eta horietatik atera zen idazlearen lehen eleberriari izena eman dion 'Bekatua'. «Liburuak umorea duela iruditu zitzaigun eta gertakari dramatikoetan Goiatzek erabiltzen duen tonua azpimarratzekoa zela, estilo jostalari eta makarra» dela protagonistari, Garaziri, gertatutakoa eta kontatzen duen istorioari «ondo zihoakiola».

'Bekatua'

'Bekatua'
  • Egilea: Goiatz Labandibar.

  • Argitaletxea: Erein.

  • Orri-kopurua: 96.

  • Prezioa: 15 euro.

Eszena bat eta bakarra du liburuak Razquinek aurreratu duenez. Protagonista ezezagun baten ohean esnatzen da eta horixe da «erreferentzia» gune bakarra. Gainerakoak Garaziren hausnarketen eta gogoeten bidez ezagutuko ditu irakurleak. Ildo horretan, Labandibarrek deskribapenekin egindako lana nabarmendu nahi izan du Ereineko editoreak «irakurlea hausnarketen zurrunbiloan» ez zedin galdu, espazio erreferentzia manten zezan. «Non gauden, ohe batean; nor daukagun ondoan, zer ari den egiten, pisu horretan nor dagoen, norbait baldin badago, etab.», xehatu du.

Ildo horretan, eleberria osatzen duten 96 orrialdeetan zehar «ahots eta protagonista bakarra» dagoela adierazi du idazle oiartzuarrak, Garazi. «Ez du berak kontatzen, ez dagoelako lehen pertsonan idatzia». Beste bi pertsonaiak Mattin, esnatzean ohean ondoan duen ligea; eta 'Axi', bikotea, dira, nahiz eta ez dien ahotsik eman ez duelako interesik izan «hurrengo egunean zer egingo zuten jakiteko».

Aurrez literaturan helduen narraziogintzan argitaratu ditu lanak Labandibarrek eta aurkezpenean azaldu duen bezala, halako idazleei ohikoa da galdetzea «ea lehen nobela noizko. Orain arte beti erantzun dut akaso ez zela sekula helduko eta ez dakit besterik helduko du», azaldu du umorez. 'Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak' (2013) izan zen estreinakoa eta gerora plazaratu ditu 'Fotogramak' (2016), 'Hori zen dena' (2019), 'Amez' (2022). Poesia liburu bat ere idatzi du: 'Interpretazioak G minorrean' (2020). Haur literaturan, Hizkien alde. Manifestua (2022) album ilustratua argitaratu du eta antzerki testuak ondu izan ditu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Lo ezinean gaudenean sortzen den ideia zurrunbiloa islatu nahi nuen»

«Lo ezinean gaudenean sortzen den ideia zurrunbiloa islatu nahi nuen»