Borrar
'Banda ezezaguna' liburuaren azala. Pamiela

Konpasean jolasean

Jon Martin-Etxebeste

Asteazkena, 8 urria 2025, 13:11

Comenta

Anitzak dira album ilustratuek dituzten aukerak eta hautatutako honek musikarekin duen harremanagatik du interes berezia. Musikariak ditu kontakizuneko protagonista eta kontaketako erritmoa du erakarmen iturri. 4/4ko konpasean kontatzeko ipuina da 'Banda ezezaguna'. Orrialdeetako gehienak 4 elementutan banatuta daude bai grafikoki eta bai testualki (6-7-8 silabako esaldi errimatu laburretan). Ahosgoran irakurtzen duen pertsonak esaldietako silabak kortxea edo zuri bihurtzen baditu, eta horrekin erritmoa jartzen asmatzen badu, albumak izugarri irabazten du. Ipuinak bis moduko bat ere badu amaieran, bigarren klimaxa sortzen duen errepika eder bat. Liburua partitura bat bezala irakurtzekoa da. Txalotzekoa, beraz, Ainhoa Irazustabarrenaren itzulpen lana. Tematikoki, musika talde ezezagun baten etorrera kontatzen du; zeharo itxura bitxiko lau partaide ditu, bere garaiari aurreratuak edo hiri handiago batetik etorriak. Exotikotasun maila berekoak dira jotzen dituzten instrumentuak ere. Haien etorrerak herritarrak asaldatzen ditu; baina, aldi berean, haiekiko erakarpen sakona sentitzen dute. Modernotasunaren eta tradizionalaren arteko talka erakusten du beraz, eta bide batez ezberdina denari aukera bat emateko erregua da.

Naddia Budde (1967), liburua idatzi eta ilustratu duena, Arte Ederretan lizentziatua da eta Alemaniako ilustrazio saria jasotakoa. Ez du bilatzen testura finik, ez kolore paleta aberatsik ere. Bere irudiak ez dira, beraz, estetikoki ederrak eta irudikatutako izakiak gizakien eta munstroen arteko hibridazioak dira, genero zehatzik gabeak. Bere estiloak edertasuna saltzen du adierazkortasuna erosteko. Onartu dezadan lehen irakurtaldian ez zitzaizkidala bere ilustrazioak gustatu, baina etxeko txikienei irribarreak pizteko duen gaitasunak ehunka irakurtaldi eginarazi dizkidala eta horrek pertsonaiak dauka helburua ulertzeko aukera eman ondoren, oso gustuko ditudala.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Konpasean jolasean

Konpasean jolasean