Borrar

June Aiestaran, nagusi Gipuzkoako Eskolartekoan

Txapela janzteaz gain Euskal Herriko finalerako txartela eskuratu zuen Joanes Azpillagak bezala

Iker Mendia

Astelehena, 15 apirila 2024, 12:19

Comenta

June Aiestaran (GoiBe-Harituz) nagusitu zen aste-bukaera honetan izan zen Gipuzkoako XLIV. Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean eta txapela janzteaz gain Euskal Herriko finalerako txartela eskuratu zuen. Bigarren sailkatu zen Joanes Azpillaga (Erniarraitz) eta hark ere aukera izango du lehian aritzeko. Oholtzan izan ziren ere Kattalin Arabolaza (Xenpelar), Sustrai Goenaga (GoiBe), Danel Etxeberria (Harituz), eta Egiar Otegi (Xenpelar). Beste behin giro parta izan zen Lasturren.

Egin beharreko ariketak honakoak izan ziren: Lau oinak emanda, 8ko txikian, bertso bat, binaka, 8ko handian, bina bertso; binaka, 8ko txikian, bina bertso; banaka, puntu bati erantzun 8ko txikian; eta gaia emanda bertso bat, gehienez 10eko handian.

Horretaz gain, idatzizko txapelketako irabazleek ere jaso zituzten beraien sarriak. Lehenengo postuan Mara Albistur izan genuen eta bigarrenean aldiz, Kattalin Arabolaza. Azken urteetan bezala asteburu pasa geratzeko aukera izan zuten bertsolari gazteek.

Lekukoa, Eskoriatzan

Gipuzkoako XLIV. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa amaitu ostean, ostiralean Eskoriatzan hartuko du bertsoen lekukoa Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari begira aurrez antolatu den sailkapen faseko lehen saioak. Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga (Donostia), Antton Fernandez Lasa (Zumarraga-Urretxu), Asier Ibarguren Amondarain (Donostia), Emaitz Murua Arzallus (Errenteria), Joar Garate Rueda (Zumaia), Jon Mata Etxaniz, (Antzuola), Libe Goenaga Arrieta (Getaria) eta Peru Aiartza Cajaraville (Donostia) ariko dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco June Aiestaran, nagusi Gipuzkoako Eskolartekoan

June Aiestaran, nagusi Gipuzkoako Eskolartekoan