Joxe Azurmendiren izaera poliedrikoa argi» bistaratzeko ale bikoitza
Jakin Aldizkariaren zenbakiak 90 artikulu biltzen ditu, «hitzez eta irudiz», eta ia 100 lagunek hartu dute parte
Joxe Azurmendi Otaegi (Zegama 1941) euskal idazlea, filosofoa, saiakera egilea eta poetak uztailean utzi gintuen eta Jakin aldizkariaren iraileko alea, Jakin 269-270 deiturikoa, «zenbaki berezi» bihurtu dute zegamarrari «eskainitako aitortza eta omena» jasotzeko. Zenbaki bikoitz «mardulak» 90 artikulu biltzen ditu, «hitzez eta irudiz» eta kolaborazioak ohikoak badira ere, «sekula baino jendetsuagoa» da, 90 artikulutan ia 100 lagunek hartu baitute parte. Ale bereziaren bitartez «Azurmendiren izaera poliedrikoa argi bistaratu» nahi izan dute: «artikulu horietan hitzez zein irudiz biltzen den gaitegi zabala eta estilo eta begirada aniztasuna ikusi besterik ez dago horretaz jabetzeko»
Kulturaren eta pentsamenduaren alorreko belaunaldi desberdinetako ia 100 lagunek hartu dute parte artikuluekin, zehazki: Manex Agirre, Lorea Agirre, Joseba Agirreazkuenaga, Paulo Agirrebaltzategi, Ignazio Aiestaran, Alaitz Aizpuru, Maialen Akizu, Itziar Alkorta eta Andoni Ibarra eta Gregorio Monreal, Xabier Amuriza, Eduardo Apodaka, Joxe Mari Arregi, Maider Arregi - Mijo Lizarzaburu Garcia - Lore Lujanbio, Agustin Arrieta, Garazi Arrula, Ibai Atutxa, Miren Azkarate, Haritz Azurmendi, Nekane Balluerka, Gorka Bereziartua, Jokin Bergara, Aitor Bizkarra, Itxaro Borda, Harkaitz Cano, Antonio Casado da Rocha, Andoni Eizagirre, Xabier Eizagirre, Kepa Enbeita, Daniel Escribano, Idurre Eskisabel, Hedoi Etxarte, Arantza Etxeberria, Imanol Galfarsoro, Oihane Zuberoa, Alba Garmendia, Haritz Garmendia, Elixabete Garmendia, Pruden Gartzia, Nekane Goikoetxea, Oihana Iguaran, Beñat Irasuegi, Xabier Irujo, Ibai Iztueta - Irati Jimenez - Mikel Soto, Jon Jimenez, Patxi Juaristi, Arianne Kareaga, Josu Landa, Landabidea Urresti, Joanmari Larrarte, Ane Larrinaga, Aitzpea Leizaola, Lander Majuelo, Iñigo Martinez, Txoli Mateos, Xabier Mendiguren, Jon Mentxakatorre, Laura Mintegi, Maitane Nerekan, Markel Olano - Xabier Barandiaran, Andoni Olariaga, Elixabete Perez, Iratxe Retolaza, Beñat Sarasola, Danele Sarriugarte, Aitor Sorreluz, Iñaki Soto, Pako Sudupe, Marijo Telletxea, Ekai Txapartegi, Garbiñe Ubeda, Itziar Ugarte, Jon Umerez, Mikel Urdangarin, Ainhoa Urien, Ana Urkiza, Andres M. Urruti Badiola, Iñaki Zabaleta, Markos Zapiain, Iker Zubeldia eta Mario Zubiaga.
Horretaz gain, irudiz jardun dira Nagore Legarreta, Dom Campistron, Joseba Larratxe, Idoia Beratarbide, Axpi, Eider Eibar, Exprai, Dani Fano, Ainara Lasa eta Shu Otero.
Amaieran herritarrek Jakini helarazitako dolu mezuek osatzen dute Azurmendik utzitako lorratzaren neurria.