Borrar
Joseba Usabiaga eta Iker Galartza, Gure Zirkuko gidariak. Iñigo Royo

Gure Zirkuaren karpak abuztua Orion igaroko du

Asterate honetan jarriko dira salgai 1etik 23era egingo diren 14 emanaldietarako

J. A.

Lunes, 30 de junio 2025, 12:20

Txaloak, errekonozimendu publikoak edo berriki jasotako Abadia Sariak ez du Gure Zirkuaren egunerokoa aldatu. Karpa, haien ikuskizuna eta batez ere, barreak eta giro aparta, herriz herri daramatzate. Hainbat leku berri gehituz zerrendara -hortxe da Arrate esaterako-, baina tarteka 'etxera' itzulia ere. Beste urtebetez, abuztua Orion emango baitute. «2025eko emanaldi berria ORIOn erakusteko gogo biziz gaude!!!», diote sareetan zabaldutako mezuan.

Zehazki, abuztuaren 1etik 23ra 14 emanaldi eskainiko dituzte Mendibeltz futbol zelaiaren ondoan: ostirala 1 19:00etan, larunbata 2 12:00etan eta 19:00etan, igandea 3 10:00etan, ostirala 8 19:00etan, larunbata 9 12:00etan eta 19:00etan, igandea 10 12:00etan eta 19:00etan, ostirala 15 12:00etan, larunbata 16 12:00etan, igandea 17 12:00etan, ostirala 22 19:00etan eta larunbata 23 12:00etan. Sarrerak bihar asteartea, uztailak 1, jarriko dira salgai https://www.gurezirkua.eus webgunean.

Aurrez, uztaileko lehen egunak Eibarren egingo ditu (uztailak 5 arte), eta ostean Lekeition izango da uztailaren 11tik 26ra. Orotara 14 emanaldi izango dira Ikastetxe Publikoan. Bizkaian 2025ean egingo den azken geldialdia izango da.

Bere sorreratik izan du Gure Zirkuak karpak ahalik eta lurralde, eskualde eta herri gehienetara eramateko helburua, diote. «Baita zirkurik sekula ikusi gabeko herrixketara ere» eta «ahalegin horretan, taldeak urrun edota iristeko zail ziruditen hainbat eremutara iristeko erronka bete du», gaineratu dute. Hala ere, oraindik ere bada zapaldu ez duen euskal herrialderen bat. Ziur zorra hurrengo etapetan edota denboraldietan kitatuko dutela.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gure Zirkuaren karpak abuztua Orion igaroko du

Gure Zirkuaren karpak abuztua Orion igaroko du