Borrar
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Gernika-Lumon izango da bigarren kanporaketa

Arkaitz Zipitria, Bittor Altube, Ibai Amillategi, Iker Garitagoitia, Julen Ibarguengoitia eta Mikel Retolaza ariko dira kantuan

I. Mendia

Larunbata, 7 urria 2023, 12:13

Comenta

Igande honetan, urriaren 8an, Arkaitz Zipitriaren, Bittor Altuberen, Ibai Amillategiren, Iker Garitagoitiaren, Julen Ibarguengoitiaren eta Mikel Retolazaren txanda helduko da. Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa izango da Gernika-Lumokoa, arratsaldeko 17:00etan Lizeo antzokian. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian eta baten bat geratuko balitz, txarteldegia zabalduko litzateke igandean bertan, 16:00etan, Lizeo antzokian.

Gai-jartzaile beharretan Itxaro Juaristi izango da eta epaimahaiko kideak Ainhoa Arregi, Beñat Romero, Garazi Mendoza, Graxi Arregi, Iñaki Aurrekoetxea, eta Mirari Azula. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.

Sei bertsolariek egin beharreko jarduna honakoa izango da: Hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian; hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian; bakarkako lana, puntua emanda bertso bi zortziko txikian; hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txikian; bakarkako lana, kartzelako lana: gaia emanda, bertso bi, doinu eta neurri librean.

Saioko irabazleak ziurtatuta dauka finalaurrekoetarako pasea, pasa den astean kanporaketei hasiera eman zien Mungiako saioan Mikel Goirienak 476,5 punturekin jada eskuratu zuena. Gainerako bostek aldiz, geratzen diren kanporaketak lehiatu arte itxaron beharko ditu. Sailkapena honela dago: Txaber Altube (461.5 puntu), Araitz Katarain (446), Peru Vidal (439), Koldo Muñiz (427.5) eta Izaro Bilbao (383).

Igande honetakoaz gain beste lau kanporaketa geratuko dira lehiatzeko. Ostean, hiru finalaurreko izango dira azaroaren 11n Berrizen, 18an Santurtzin eta 25ean Lemoan -bertan batuko dira Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga, Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia- eta, azkenik, finala abenduaren 16an Miribillan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gernika-Lumon izango da bigarren kanporaketa

Gernika-Lumon izango da bigarren kanporaketa