

Secciones
Servicios
Destacamos
A. Urbieta
Donostia
Domingo, 20 de abril 2025, 20:36
AEK-Korrikak eta Mirokutana ekoiztetxeak Jalgi Hadi crowdfunding kanpaina jarri zuten abian duela hilabete, euskara eta Korrika ardatz izango dituen dokumentala ekoizteko. Kanpaina amaitzear dela, dagoeneko 30.000 euro biltzea lortu dutela nabarmendu zuten antolatzaileek, gutxienekora helduz. «AEK-Korrikatik, bihotzez, eskerrak eman nahi dizkiegu proiektuan sinetsi eta aletxoa jarri duten norbanako zein elkarte guztiei», azaldu dute.
Hala, aurreratu zutenez, dokumentala grabatzen hasia da dagoeneko Ander Iriarte zinemagilea, zeinak berriki Zilarrezko Biznaga irabazi duen Malagako Zinema Jaialdian bere azken lanarengatik. Erronka 2027an estreinatzea izango da, eta Donostiako Zinemaldira eramateko asmoa ere badago.
Gutxienekora heldu bada ere, helburua 88.000 euro biltzea da. Ane Elordi Korrikaren arduradunak adierazi du azken egunotan ahalik eta diru bilketa handiena egin nahiko luketela, proiektuari bultzada emateko: «Diru-bilketaren azken hamar egunetan gaude, eta beste behin euskal jendarteak euskarari eta Korrikari babesa erakutsi dio. Ekarpena egin duten guztiei eskerrak ematea dagokigu, eskerrik asko euskararen auzia pantailetara eramateko ahalegina egin eta interesa erakutsi duzuen guztioi».
Ander Iriartek, ere oraindik ere ekarpenak egiteko aukera dagoela gogorarazi du: «Orain, azken ufada geratzen zaigu, azken esprinta helmugara ahalik eta indartsuen iristeko». Izan ere, 30.200 eurora heldu berri da kanpaina, eta datozen egunotan, gora egiten jarraitzea espero da.
AEK-ko Nazio Kontseiluko kidea den Lurdes Etxezarretak, halaber, aletxoa jarri duten eragile zein herritarrei eskerrak eman dizkie: «Euskararen etorkizuna hauspotzeko dokumentala egia bihurtuko da herritarren babesari esker».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Circula sin dos ruedas, en sentido contrario y triplica la tasa de alcohol
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.