Borrar
Sari nagusia eta publikoarena irabazi zitu 'Emakume meatzariak' bideoak.

Emakume meatzariei buruzko lan batek irabazi du Bertsomovieda

Publikoaren saria ere Portugaleteko Marruka proiektu komunikatiboak aurkeztutako bideoak irabazi du, eta 16 urtetik beherakoei emana, berriz, Lesakako bertso-eskolako gazteentzat izan da

Ostirala, 27 apirila 2018, 17:59

Comenta

Ez dute asko eskatzen 2012an Bertsomovieda lehiaketa asmatu zuten beasaindarrek. Arrano Kultur Elkarteak antolatutako lehiaketan parte hartzeko, hain zuzen, norberarera zein besteren batena izan daitekeen bertsoren bat ageri den bideo bat sortu eta grabatu behar da, gutxienez 7 segundokoa, internetera igo eta antolatzaileei horren berri eman, horretarako zabaltzen den epean bozkatua izan dadin, eta epaitua.

2018ko irabazleen berri ostiral honetan eman dute antolatzaileek, eta esan behar da jaso diren hamar lanek askozaz gainditzen dituztela hasierako baldintza xumeak, bideo landuak baititira denak, baita 16 urtetik beherako egile gazteenek bidalitakoak ere.

Sari nagusia, aurten, bost minututik gorako bideo oso landu batek irabazi du, Marruka Portugaleteko proiektu komunikatibo herrikoiak aurkeztu duen 'Emakume meatzariak' lanak. 1.000 euroko sari nagusia ez ezik, publikoarena ere (500 euro) irabazi du, berau izan baita bozkatuena (738 boz jaso ditu). Hemen bertan ikus daitekeen bideoak irudi oso zaindua du, itxura profesionalekoa. Mezuaren aldetik argia da, Meatzaldean emakumeek egindako lan gogor eta aintzatespenik gabekoaren berri ematen baitu, modu gordin eta oso ederrean. Doinuen aldetik, berriz, atentzioa ematen du: aurreneko zatirako aukeratu dutena George Brassensen 'La mauvaise reputation'-etik oso-oso hurbil dago, eta bigarrenenerako erabili dutena 'El el pozo María Luisa' meatzarien ereserki modukoa da.

16 urtetik beherakoetan Sari Nagusia (300 euro) Lesakako bertso-eskolako gazteek egindako 'Berdinak eskubideetan' bideoak irabazu du. Aipamen berezia, eta horrekin batera doan 200 euroko saria, June Agirrebaltzategi Durana, Itsaso Etxaburu Goikoetxea eta Maialen Vicente Apiñanizen 'Zertarako ezkutatu?' lanarentzat izan da.

Sariak maiatzaren 3an banatuko dira, datorren ostegunean, Beasaingo Igartza Jauregian 19:30ean izango den ekitaldian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakume meatzariei buruzko lan batek irabazi du Bertsomovieda