Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Aramaioko saioaren irudi bat.
2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa

Dulantziko finalaurrekoak erabakiko du finaleko seikotea

Aitor Ugarte, Aroa Arrizubieta, Asier Otamendi, Izar Mendiguren, Paula Amilburu eta Xabi Igoa ariko dira kantuan

Iker Mendia

Ostirala, 1 martxoa 2024, 14:01

Comenta

Sei bertsolari ariko dira kantuan bihar Dulantzin eta beste bost euren etxeetatik saioa haiek bezain intentsuki jarraitzen izango dira. Kultur Etxean 17:30ean hasiko dira jardunarekin Aitor Ugarte, Aroa Arrizubieta, Asier Otamendi, Izar Mendiguren, Paula Amilburu eta Xabi Igoa Marta Ugartek jarritako gaiekin eta Peru Abarrategi (365,5 puntu), Iñaki Viñaspre (354 puntu), Unai Anda ( 337 puntu), Eli Zaldua (331.5 puntu) eta Ekaitz Samaniego (305 puntu) zain izango dira. Sarrerak bertsosarrerak webgunean eskuragarri daude.

Zertxobait lasaiago izango da Manex Agirre aramaioarra, lehen finalaurrekoan zuzeneko txartela lortu baitzuen 372 punturekin. Dulantziko saioan nagusitzen denak lortuko du bigarrena eta gainerako lauak puntuazio hurrenkeraren arabera sailkatuko dira martxoaren 16an Gasteizko Printzipal Antzokian jokatuko den finalera.

Sei bertsolarien artean Otamendi da beteranoenetakoa, 2002, 2004, 2005 eta 2008ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapelduna izan baitzen. Horretaz gain Paula Amilburu (2022) eta Xabi Igoa (2015, 2017, 2019 eta 2022) finalista izan dira. Era berean Eskolarteko Txapelketan nagusitu dira Izar Mendiguren (2005), Paula (Amilburu 2012), Aroa Arrizubieta (2016, 2017 eta 2019) eta Aitor Ugarte (2018 eta 2020)

Urtarrilaren 28an abiatu zen Arabako Bertsolari Txapelketa 18 bertsolarirekin; 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketako finalean kantatu zuten bost finalistak (batek ez zuen izenik eman) eta 2023an jokatutako kanporaketetan sailkatu ziren 13ak. Horietatik 12 pasatu dira finalaurrekoetara eta sei bertsolari igoko dira oholtzara martxoaren 16an Gasteizko Printzipal Antzokian jokatuko den final handian. Manex Agirre izango da horietako bat. Aurtengoa edizio berezia du txapelketak, 40. urteurrena beteko baitu XVI. edizio honetan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Dulantziko finalaurrekoak erabakiko du finaleko seikotea

Dulantziko finalaurrekoak erabakiko du finaleko seikotea