Borrar
'Argiaren bila' alde baterako erakusketa Usoz

Chillida Lekuk eta San Telmo Museoak akordioa sinatu dute

Hitzarmenari esker, euren bazkideek beste museoaren sarreran %50eko deskontua izan dezaten

DV

Donostia

Larunbata, 29 otsaila 2020

Comenta

Donostiako San Telmo Museoak eta Hernaniko Chillida Leku museoak akordioa sinatu dute, euren bazkideek beste museoaren sarreran %50eko deskontua izan dezaten. Gainera, bi kultur zentroek konpromisoa hartu dute bazkideei urtean bina bisita gidatu eskaintzeko.

Horrela, Donostiako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, San Telmo Museoko bazkideek Chillida Leku ikusteko bisita gidatuak udaberrian eta udazkenean izango dira; Chillida Lekuko bazkideentzako San Telmo Museorako bisitetan, udaberrian 'Deabrua ote' erakusketa ikusiko dute, eta udazkenean 'Ikusgarritasunaren logikak'.

Era berean, Gipuzkoako bi museoek hitzarmenak dituzte sinatuta Artium Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoarekin, eta, horien bidez, bi museoetako bazkideek Gasteizko museoan sarrera erdi prezioan izango dute, eta alderantziz.

'Deabrua ote. Bruegeldarren mundua' erakusketa aurkeztu berri du San Telmo Museoak, Museo Nacional de Esculturarekin eta Museo de Bellas Arte de Asturias museoarekin elkarlanean antolatua. Otsailaren 29tik maiatzaren 24ra bitarte izango da ikusteko aukera. Erakusketak, Maria Bolañosek komisariatua, tentazioa-bekatua-deabrua hirukotea esploratzen du, Museo Nacional de Esculturaren bildumako koadro batetik abiatuta, Jan Bruegel de Veloursen 'San Antonioren tentazioak' delakoa, hain zuzen.

Chillida Lekun, bestalde, artistaren eskulturak daude ikusgai, 'Argiaren bila' alde baterako erakusketaz gain. Bertan, argia eta arkitektura aztertu zitueneko obrak jaso dituzte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Chillida Lekuk eta San Telmo Museoak akordioa sinatu dute

Chillida Lekuk eta San Telmo Museoak akordioa sinatu dute