Borrar

Bertsozaleak eta bertsolariak, larunbateko finalerako prest

Gizartean eta bertsolaritzan gauzatzen doazen aldaketen isla izan daitekeen finalean parte hartuko duten zortzi bertsolariak elkartu dira Donostian

Nerea Azurmendi

Donostia

Martes, 10 de diciembre 2019, 13:39

Comenta

Datorren larunbatean, abenduak 14, 17:00etatik aurrera Illunben (Donostia Arenan, alegia) jokatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalean parte hartuko duten zortzi bertsolariek elkarren ondoan eserita azaldu dute astearte goiz honetan San Telmo museoan nola sentitzen diren finalaren atarian.

Azken lau urteotan txapelaren jabe izan den Beñat Gaztelumendik nabarmendu duen moduan, ez da final parekidea izango «txapelketa ez delako izan parekidea», baina San Telmon, larunbatean oholtzan bezala, lau emakume eta lau gizon egon dira: Agin Laburu Rezola, Alaia Martin Etxebeste, Ane Labaka Mayoz, Beñat Gaztelumendi Arandia, Beñat Lizaso Alberdi, Jon Maia Soria, Nerea Elustondo Plazaola eta Oihana Iguaran Barandiaran.

Xehetasun praktikoak eta dena ondo joan dadin kontuan hartzea komeni den gomendioak Saroi Jauregi Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakariak eman ditu. Gogoratu du, hain zuzen, egun berean eta Illunbetik oso gertu, Anoetan (Reale Arenan. alegia), Realaren eta Bartzelonaren arteko futbol partida dagoela 16:00etan. Horrenbestez, «Amaran eta Donostia Arenako inguruetan jendetza handia eta autoak aparkatzeko zailtasun handiak izango direla aurreikusten denez, antolakuntzak Donostia Arenara garaiz eta garraio publikoan gerturatzeko aholkua ematen die bertsozaleei.

Finaleko sarrerak larunbat eguerdiko 13:00 arte erosi ahal izango dira www.bertsosarrerak.eus webgunean. Sarrera guztiak agortu ez badira, 15:00etan irekiko da txarteldegia, larunbatean. Ohi bezala, Bertsozale Elkarteko bazkideek prezio berezia dute sarreran, 18 euro. Gaztetxoen sarrerak (6-16 urte) 12 euro balio ditu eta Sarrera arruntak 24 euro. Donostia Arenako ateak, berriz, 15:30ean zabalduko dira. Jon Insausti Donostiako Udaleko Kultura eta Euskarako zinegotziak, bere aldetik, Donostiak bertsolaritzarekin duen lotura ekarri du gogora, eta Udalak bertsolaritza sustatzeko abian dituen ekimenak aipatu ditu, haurrei zuzenduak batik bat.

Aldaketa-prozesuaren zantzuak

Zortzi finalistak eskarmentu handiko bertsolariak badira ere, hiru aurreneko aldiz heldu dira txapelketaren azken geltokira: Ane Labaka, Nerea Elustondo eta Beñat Lizaso. Hiru horientzat, finaleko ateak zabalik ikustea izan da horra iristeko egin behar izan duten bide luzeko unerik gogoangarriena. Beñat Lizasok, esate baterako, ia erabakia zuen txapelketaren bidea uztea, hainbatetan saiatu arren finalaurrekoetan gelditzeak eraman baitzuen «langa jo» zuela pentsatzera. Nerea Elustondo ere «ate-atean» gelditutakoa da, eta Ane Labakak gogoratu du nola landu -«eta batzuetan sortu»- behar izan dituen «beste bide eta aukera batzuk» aurreneko finalera heldu aurretik. Orain arteko momentu gogoangarriena aipa dezaten eskatu dietenean, hiruek esan dute izan dela finalerako sailkatu zirela esan zieten unea.

Gainerako bostek badakite zer den final batean aritzea, batez ere bertsolaritzan 35 urte daramatzan eta «ilusio handiarekin» jarraitzen duen Jon Maiak. Pozik dago «aro honetan ere final batean parte hartzeko aukera» izateagatik. Izan ere, badu kutsu berezi bat 2019ko finalak, Beñat Gaztelumendik nabarmendu duen moduan «azken urte hauetan gauza asko aldatu baitira gizartean eta bertsolaritzan».

Zortzi finalistak eskarmentu handiko bertsolariak badira ere, hiru aurreneko aldiz heldu dira txapelketaren azken geltokira: Ane Labaka, Nerea Elustondo eta Beñat Lizaso. Hiru horientzat, finaleko ateak zabalik ikustea izan da horra iristeko egin behar izan duten bide luzeko unerik gogoangarriena. Beñat Lizasok, esate baterako, ia erabakia zuen txapelketaren bidea uztea, beti finalaurrekoetan gelditzeak eraman baitzuen «langa jo» zuela pentsatzera. Nerea Elustondo ere «ate-atean» gelditutakoa da, eta Ane Labakak gogoratu zuen nola landu –«eta batzuetan sortu»– behar izan dituen «beste bide eta aukera batzuk» lehen finalera heldu aurretik.

Gainerako bostek badakite zer den final batean aritzea, batez ere bertsolaritzan 35 urte daramatzan eta «ilusio handiarekin» jarraitzen duen Jon Maiak. Pozik dago «aro honetan ere final batean parte hartzeko aukera» izateagatik. Izan ere, badu kutsu berezi bat 2019ko finalak. Beñat Gaztelumendik nabarmendu zuen moduan, «azken urte hauetan gauza asko aldatu dira gizartean eta bertsolaritzan».

Finalaren aurreko hainbat saiotan igarri diren aldaketa-zantzu horiek islatuko dira, zalantzarik gabe, azken hitzorduan. Ikuspegi horretatik, «gaietan kokatzeko moduan saio batetik bestera alde handia» egon dela esan du Gaztelumendik, baina nabarmendu du ohikoena lehia dialektikoa zen eremuan ari direla tokia hartzen «kooperazio saioak». Aldaketa pixkanaka-pixkanaka gauzatzen doan prozesua denez, sumatzen ere horrela joango gara, poliki. Hala ere Oihana Iguaranek adierazi zuenez, «eredu ezberdinak ikusten dira gero eta gorago, eta publikoaren aldetik ere ari gara nabaritzen entzuteko modu desberdinak». Hortaz, larunbatean, seguruenik, «orain dela lau urte posible izango ez ziren gauzak» ikusi eta entzungo dira Donostia Arenan.

Edonola ere, bertsolariek adierazi dute erabat libre aritzeko asmoa dutela. «Aginek horrela egiten du bertsotan», erakutsi nahi du gainerakoekin alderatuta estilo diferente samarra duela uste duen Agin Laburuk. Alaia Martinek esan zuen «inoiz baino libreago» aritu dela txapelketan, eta finalean ere ez duela bere burua «zentsuratzeko batere asmorik», plazan dabilen moduan baitabil txapelketan ere. Oihana Iguaranek «azken urteotan plazan ikasi duena» eramango du Illunbera, eta Ane Labakak «balidazio modu» nagusitzat jo zuen txapelketan jorratu dituen beste bide horiek erakutsi nahi ditu. Beñat Gaztelumendik, orain lau urte irabazitako txapelketaren digestioa egitea kostatu zaiola aitortzeaz gain, adierazi du harrezkeroztik egindako lanketaren ondorioz badagoela, orduan ez bezala «beste toki batetik kantatzeko» prest.

Irabazleari Xabier Gaztelumendik jarriko dion txapela janzteko momentua heldu aurretik, lan dezente egin beharko dute bertsolariek, aurkezle lanak egingo dituzten Ion Zaldua eta Itziar Etxezarretaren esanetara. Lehen zatian 15 bertso puntuagarri abestu beharko dituzte, eta lehen zati horretan puntuazio alduena lortzen duten bi bertsolariek, berriz, beste 10 bertso puntuagarri abestu beharko dituzte buruz burukoan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertsozaleak eta bertsolariak, larunbateko finalerako prest

Bertsozaleak eta bertsolariak, larunbateko finalerako prest