Jon Barberena bertsolari eta idazlea zendu da
1979 urtean jaioa, Elizondon, Nafarroako Hitzan edo Ttipi-Ttapa aldizkarian zutabegile lanetan aritzen zen
Jon Barberena Ibarra (Elizondo, 1979) Kirol Irakasletzako diplomaduna eta Kultura eta Gizarte Antropologiako lizentziaduna, Bergarako UNEDen Idazle Eskolako graduondoa edukitzeaz gain.
Euskara irakaslea zen lanbidez eta, bertso txapelketetei orain dela urte batzuk agur esan ondoren, Baztango bertso eskolako kide eta irakasle izaten jarraitzen zuen. Izan ere, hamar aldiz hartu zuen parte Nafarroako Bertsolari Txapelketan, 2007 eta 2008 urteetan txapeldunorde geratu zelarik, 2003 eta 2004 urteetan Mariano Izeta eta Xalto, hurrenez hurren, sariak irabazteaz gain.
Idatzizko lanen hainbat lehiaketetan ospe esanguratsua lortutakoa zen, halaber; hala nola, Iruñeako Udalak antolatutako Egile Berrientzako Literatur Lehiaketan bi aldiz lortu zuen lehen saria eta behin bigarrena,2003 eta 2005 urteen bitartean, bertso paperen modalitatean. Lehiaketa horretan bertan garaile izan zen bitan, poesia modelitatean, 2011 eta 2015 bitartean, 'Emaztekien oihu mutuak' eta '() utsunea'.
2016 urtean 'Iruñea Hiria I. Nazioarteko Poesia Sariketa' irabazi zuen 'Izoztu zitzaigun negu hura' lanarekin. Azkenaldian, Berria egunkariko Nafarroako Hitzan eta Ttipi-ttapa aldizkarian zutabegile izandakoa zen.