Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Baiona Kantuz 2021eko edizioan

Baiona Kantuz 2022ari agur esateko

Olentzero garaiko jantziekin edo «gutxienez hain kolore ederrak dituen Olentzeroren lepokoarekin, txuri-urdin koadrozkoa» soinean jantzita bertaratzeko proposamena luzatu dute 12:00etan hasiko den ekimenerako

Viernes, 30 de diciembre 2022, 12:41

Comenta

Baionan Kantuz abesbatzak Pasteur plazan egingo du larunbat honetan, abenduak 31, ohiko urte amaierako festa. Behin Covid-19aren ondorioei aurre egiteko hartutako neurriak malgututa dei egin dute bertan parte hartzera «kantuaren poza» partekatu eta 2022a despeditzeko.

Olentzero garaiko jantziekin edo «gutxienez hain kolore ederrak dituen Olentzeroren lepokoarekin, txuri-urdin koadrozkoa» soinean jantzita bertaratzeko proposamena luzatu dute 12:00etan hasiko den ekimenerako «urte ondarra markatzeko».

Tuntuna elkarteak aurkeztutako programak, gainera, eguneko beste plan handiarekin bat egingo du: Aviron rugby taldearen partida. Hala, 'Peña Baiona' kantatuz hauspotzea da nahia «hain galdua ez den Pottoka baten laguntzarekin». Errepertorio osoa www.baionan-kantuz.eus eta www.facebook/baionan-kantuz guneetan jada zintzilikatua dute. Zenbat gera, Txikia, Arratsalde honetan, Baratze bat, Bale ihizi, Ardo xuria, Zeren zeren, Arbola gainian, Azken txanpa, Gogoaren baitan, Peña Baiona, Topa dagigun eta Guk Euskaraz.

Baionan Kantuz ekimena 1997an sortu zuten Baionako Oihana et Hiriondo ikastoletako ikasleen gurasoek. Abesbatza honen bitartez euskal musika tradizionala ezagutu, zabaldu eta kantatu nahi izan dute ordutik eta ibilbidean aurrera jarraitzen dute gogoz eta umorez. Mugarri izan ziren aldearen azken etapako musika aurrerapenean Sophie Larrandaburuk emandako kantu klaseak edo Elisabeth Dufour, Net Cazaré baxu jotzailea edo Jean-Christian Irigoyen akordeoi jotzailea bezalako musikari laguntzaileen presentzia.

2004an hirugarren CDa eta 90 Baionan Kantuz kaleratu zuten eta 20. urteurrena zela-eta, ospakizun oso berezia 2017an.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Baiona Kantuz 2022ari agur esateko

Baiona Kantuz 2022ari agur esateko