Borrar
2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Antzuolan eta Pasaian hasiko da bigarren itzulia

Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean lau saio izango dira aste-bukaeraro, igande honetan Alegian eta Usurbilen

Iker Mendia

Osteguna, 23 maiatza 2024, 11:21

Comenta

Pasa den apirilaren 25ean abiatu zen 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea, Gipuzkoa Bertsotan, eta larunbatean bigarren itzuliari helduko dio. Bi multzotan banatuta 74 bertsolari hasi ziren kantuan eta orain igarotako 48ek udazkenean izango den txapelketarako txartela bilatuko dute. Hala, maiatzaren 25ean eta 26an orotara lau saio jokatuko dira: Antzuolan eta Pasaian larunbatean, eta Alegian eta Usurbilen igandean.

Egutegia

  • Antzuola: Beñat Iguaran, Emaitz Murua, Haizea Arana, Manex Astigarraga, Manex Mujika eta Oihana Arana.

  • Pasaia: Andoni Mujika, Ane Zuazubiskar, Antton Fernandez, German Urteaga, Gorka Maiz eta Unai Izagirre

  • Alegia: Ane Beloki, Eli Pagola, Endika Igarzabal, Iker Ormazabal, Jon Gurrutxaga eta Oier Etxeberria

  • Usurbil Aitor Tatiegi, June Aiestaran, Maider Arregi, Odei Lopez, Oier Aizpurua eta Uxue Alkorta

Antzuolan kantuan ariko dira Beñat Iguaran, Emaitz Murua, Haizea Arana, Manex Astigarraga, Manex Mujika eta Oihana Arana ariko dira kantuan Olatz Zuazubiskarrek jarritako gaiekin; bestetik Pasaian Andoni Mujika, Ane Zuazubiskar, Antton Fernandez, German Urteaga, Gorka Maiz eta Unai Izagirre igoko dira oholtzara Iban Narbaizak botatakoei erantzunez.

Igandean Alegian Ane Beloki, Eli Pagola, Endika Igarzabal, Iker Ormazabal, Jon Gurrutxaga eta Oier Etxeberriaren txanda izango da Saroi Jauregiren gaiekin; eta aste-bukaerako azkena Usurbilen izango da taulan Aitor Tatiegi, June Aiestaran, Maider Arregi, Odei Lopez, Oier Aizpurua eta Uxue Alkortarekin. Gaiak Ion Zalduak emango dizkie.

Ostean, ekainaren 2ra arte larunbat eta igandero arratsaldeko 17:00etan hasita saio bat izango da eta puntu gehien lortu duten 34 bertsolariek lortuko dute udazkenerako txartela. Lehia hauetan ere lehen bertso eskola sortu zeneko 50. urteurrena baliatu nahi du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak «ezinbesteko lehengaia diren» bertsolari, antolatzaile, gai-jartzaile eta, oro har, bertsozaleak sortzen dituen «bertsolaritza ekosistemak» iraun dezan lan egiten duten bertso-eskolei eskerrak eman eta aitortza egiteko. Saio bakoitzaren ostean afari-merienda antolatuko dutela tokian tokiko bertso-eskolek.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Antzuolan eta Pasaian hasiko da bigarren itzulia

Antzuolan eta Pasaian hasiko da bigarren itzulia