Borrar
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa

Aiala Irurtia nagusitu da hirugarren eta azken kanporaketan

Era honetara, erabakita geratu da maiatzaren 25eko Arrigorriagako finaleko seikotea

Iker Mendia

Ostirala, 17 maiatza 2024, 13:04

Comenta

Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketak azken kanporaketa ospatu du asteazken honetan Igorreko Lasarte aretoan eta Aiala Irurtia izan da irabazlea. Guztira sei gaztetxo oholtzaratu dira Iradi Barrenetxea, Enara Gallastegi, Garazi Ibarretxe, Aiala Irurtia, Iraia Lauzirika eta Ekhi Zuluaga.

Gai-emaile lanetan Iñaki Iturriotz aritu da eta epaimahaia Miriam Juaristik, Mirari Azulak eta Jon Martinezek osatu dute. Idazkari lanetan, berriz, Ander Elortegi aritu da. Azpimarratzekoa da Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko txapelketak hiru kanporaketa izan dituela. Lehenengoan, Naroa Iturriozek irabazi zuen, eta, bigarrenean, berriz, Naroa Jaio. Horiek horrela, puntu gehien batu dituzten zortzi bertsolariak hauek izango direla: Aiala Irurtia, Ekhi Zuluaga, Enara Gallastegi, Garazi Uriarte, Iradi Barrenetxea, Kelmene Abaitua, Naroa Iturrioz eta Naroa Jaio. Beraz, datorren maiatzaren 25ean, Arrigorriagako eskolan jokatuko den finalean abestuko dute.

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, egun osoko jaia antolatu dugu egun honetarako. Goizean Bizkaiko eskolarteko idatzizko txapelketaren finala izango da, bat-bateko finala gero, bazkaria, eta Bizkaiko taldekako bertsolari txapelketaren finalaurrekoak eta finala ondoren.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aiala Irurtia nagusitu da hirugarren eta azken kanporaketan

Aiala Irurtia nagusitu da hirugarren eta azken kanporaketan