Borrar
Sei bertsolariok abiaraziko dute Txapelketa Nagusia Getxon.

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko aurreneko hitzorduak

Getxon abiatuko da larunbat honetan, 17:00etan, eta bigarren saioa Arrasaten jokatuko da igandean, ordu berean, interneteko sarrerak agortuta daudela

Ostirala, 23 iraila 2022, 18:44

Comenta

Getxon abiatuko da larunbat honetan, irailak 24, abendura arte luzatuko den eta helmuga Iruñean jokatuko den finalean daukan 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Biharamunean, igandean, hilak 25, Arrasaten egingo du bigarren urratsa. Getxoko sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian; Arrasateko Internet bidezko sarrerak, berriz, agortu dira. Txarteldegia zabalduko da bi herrietan, 15:00etan, gelditzen diren sarrerak saltzeko. Ateak 16:00etan irekiko dira, eta saioak 17:00etan hasiko.

42 bertsolarik hasiko dute, eta zortzi baino ez dira iritsiko azken egunera. Hiru asteburutan jokatuko den lehenengo fasean, zehazki, 36 bertsolari ariko dira, gainerako seiak finalaurrekoetan eta finalean –Maialen Lujanbio txapelduna– bilduko baitira taldera. Esan beharra dago 2017ko finalistetatik bik –Aitor Sarriegik eta Igor Elortzak– uko egin diotela Txapelketan parte hartzeari. Ez da inor sartuko haien tokian. Beñat Lizasok, Etxahun Lekuek, Jokin Urangak, Jon Maiak eta Odei Barrosok ere beste horrenbeste egin dute, baina finalista izandako biak ez bezala ordezkatuak izango dira.

Getxoko lehen saioa Muxikebarri Zentroan izango da, 17:00etan. Agin Laburu Rezola, Nerea Elustondo Plazaola, Oihana Bartra Arenas, Peru Abarrategi Sarrionandia, Unai Mendizabal Jauregi eta, azken orduko aldaketa bat dela eta, Alaia Martin Etxebeste ariko dira bertsotan. Gai-emale lanetan, Imanol Artola Arretxe 'Felix' ariko da.

Lehen faseko gainerako saioetan bezala, honako lana egin beharko dute bertsolariek: binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian; banaka, gaia jarrita eta lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian. Ganbarako lana, orain arte kartzelakoa zena: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Asteburuko igarren saioa Arrasaten izango da, igandean, Amaia Antzokian. Bertan kantuan ariko diren bertsolariak Gorka Pagonabarraga Agorria, Iñaki Apalategi Astigarraga, Joanes Illarregi Marzol, Miren Amuriza Plaza, Saioa Alkaiza Guallar eta Xabier Silveira Etxeberria izango dira. Saioa aurkezten, Ander Aranburu Arriola ibiliko da.

Saioak zuzenean jarraitzeko aukerarik ez badago, gogoratu igandean Hitzetik Hortzera telebista saioan larunbateko bertsoaldiak entzun ahal izango dituzuela, ETB1en. 15:00etan hasiko da, ohi moduan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko aurreneko hitzorduak

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko aurreneko hitzorduak