Secciones
Servicios
Destacamos
nerea azurmendi
Martes, 27 de julio 2021
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Azken hamabost egunotan Mintzola Ahozko Lantegia berri-iturri oparoa izan da: Kilometroekin batera antolatzen duen Pello Mari Otaño bekaren iazko irabazleen lana aurkeztu du, «Aiztondoren zirtotsa»; iragarri du zein proiektuk irabazi duen aurtengoa; ahozkotasunaren ezagu tzan sakontzeko bi ikerketa deial di egin ditu, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean...
Jardun bizi hori bat-batean eten zuen balaztada itxura izan zuen atzo goizean Mintzola Fundazioak hedatu zuen berriak. Ohar baten bitartez jakinarazi zuen amaitu tzat eman dutela Min tzola Ahozko Lantegiaren hamar urtetik gorako ibilbidea, eta Euskal tzaindiari proposatu diotela bere gain har tzea ahozkotasunaren ikerkun tzarekin eta hedapenarekin zerikusia duten lanak.
Berria ezustean heldu bazen ere, Mintzola Fundazioa osatzen duten eragile eta erakundeek –Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Villabonako Udala, UPV/EHU eta Kutxa Fundazioa– erabakia ez dute egun batetik bestera hartu, urtebeteko gogoetaren ondorioa baita. Aho batez hartu dute, gainera.
«Bertsogintzaz harago, ahozko gainerako diziplinetan gehiago sakondu eta eragiteko beharrak bultzatuta, azken urtebete honetan bere helburuen eta egitekoaren inguruko gogoeta burutu du Mintzola Fundazioak», adierazi dute. Gogoeta horren emaitza izan da 2008an sortu zen Mintzola Ahozko Lantegia desegitea; hau da, «fundazioaren ibilbidea amaitutzat ematea eta ahozkotasunari buruzko iker kuntza eta heda tze lanaren lekukoa Euskaltzaindiak har dezan proposatzea». Dozena bat urteko ibilbidea eteteko izan dituzten arrazoiei buruz ez dute deus esan oharrean.
Euskaltzaindiak «baiezkoa eman ostean, inplikatutako eragileek, euskarazko ahozkotasunaren ikerketari eta dibulgazioari jarraipena eman asmoz, prozesu bat abiaraziko dute irailetik aurrera, errelebo horren inguruko baldintzak modu egokian eta adostuan gauzatu ahal izateko».
Euskaltzaindiaren ezezkoari legokiokeen alternatibarik ez denez aurreikusten oharrean –Akademiak ere ez du ezer esan gaiaz–, pentsatzekoa da aurrera doala operazioa. «Erreleboa gauzatu eta proiektuak egokitutakoan» gizarteratuko dira xehetasun guztiak.
Erabakiak «Ahozko Lantegiaren eta Bertsozale Elkartearen proiektuak fisikoki bana tzea» eta «ahozkotasunaren lanketa beste modu batera bideratzea» ekarriko du. Erabiltzaile bat galduko du halaber Amasa-Villabonako ko Subijana etxeak.
Subijana y Cía ehun-fabrikaren bulegoak eta kudeatzailearen etxebizitza hartzeko 1859an eraiki zen etxea, goitik behera zaharberritua, 2008ko udazkenean inauguratu zen, eta huraxe izan da Mintzolaren egoitza. Xenpelar Dokumentazio Zentroak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak Subijanan jarraituko dute.
Mintzola Fundazioaren hitzetan, Ahozko Lantegiak «bertsolaritzatik abiatuta, ahozko tradizioaren gaineko hausnarketari eta ahozkotasunari loturiko diziplinen arteko elkarreragina bultza tzea izan du helburu azken urte hauetan guztietan», betiere «gizartearen premia berriekin uztartuz, diziplina hauek indartuz» eta «euskaraz diharduten beste ahoz ko kultur sorkuntzetara eta nazioarteko beste kantu inprobisatuetara zubiak eraikitzen saiatuz». Esker oneko hitzak ere izan dituzte bidelagun izan direnentzat.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.