Zumaia
'Zuk konpondu, zuk berrerabili' ekimena urrian iritsiko da ZumaiaraBigarren eskuko merkatua izango da, eta erropak eta tresna elektrikoak erreparatzen ikasteko tailerrak egingo dira
S. U.
Zumaia.
Osteguna, 18 iraila 2025, 20:07
Gaurtik hasi eta urriaren 17ra bitarte, Urola Kostako Udal Elkarteak (UKUE), Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Sailak lagunduta, eta Emaus Gizarte Fundazioaren parte-har-tzearekin, 'Zuk konpondu, zuk berrerabili' sentsibilizazio kanpaina kaleratuko du, herritarren kontsumo ohiturak eredu iraunkorrago eta kontzienteago baterantz gidatzeko helburuarekin, konponketa eta berrerabilera sustatuz. Kanpainaren baitan bi ekimen nabarmenduko dira: bigarren eskuko merkatuak eta konponketa tailerrak.
Herritar askoren nahiari eran-tzunez, eta berrerabilera sustatu nahian, jende multzo handia erakartzeko intentzioz, bigarren eskuko bost merkatu antolatuko dira Urola Kostako herrietan, Emaus Gizarte Fundazioarekin elkarlanean, non jantziak eta osagarriak salgai egongo diren. Merkatu horiek berrerabilitako objektuen balioa ikusarazten dute, eta kontsumo masiboaren alternatiba errealak sustatzen dituzte. Gainera, azoken inguruan bigarren eskuko objektuak jaso-tzeko edukiontziak jarriko dira, herritarrek erabiltzen ez dituzten jantziak edota bestelakoak bertan laga ditzaten. Ingurumenari laguntzeko modu erraz eta zuzena izango da, beraz.
Azokekin batera doako konponketa-tailerrak egingo dira, jantzi zein tresna elektriko txikiei bigarren bizitza emateko; «horiek baitira, konponketei dagokienez, herritarrek gehien eskatzen dituzten bi kategoriak», azaldu dute UKUEtik.
Joskintza tailerraren bidez herritarrei aukera eskainiko zaie konponketa edota moldaketa ezberdinak behar dituzten jantziak ekartzeko, beren kabuz konponketak egiten ikas dezaten: prakei baxua hartzea edo botoi bat modu eraginkorrean jostea, besteak beste. Modu horretan, oinarrizko konponketa horiek egiteko autonomia sustatuko da eta gure jan-tzien bizitza erabilgarria luzatu. Horrez gain, hondakintzat har-tzen diren ehun-jantziei bigarren bizitza bat emateko aukera eskainiko da, oihalezko poltsa pertsonalizatuak sortuz, eta era horretan, erabilera bakarreko materialak murriztuz.
Tresna elektrikoen tailerretan, berriz, egunerokoan erabiltzen ditugun tresna elektriko txikiak eramateko aukera emango zaie herritarrei, eta hauek konpontzeko modua bilatuko da, jendeak ikasi dezan nola konpontzen diren modu autonomo batean hauei balio berri bat emanez. Horretarako, erraminta eta materialak izango dituzte eskuragarri.
Tailer horiek tokiko profesional espezializatuek eta Emaus Gizarte Fundazioko langileek emango dituzte, haien lana ikusarazteko eta prestigioa emateko, batetik; eta, bestetik, eskualdean eskuragarri dauden baliabideen ezagutza sustatzeko.
Ekimena urriaren 10ean iritsiko da Zumaiara. Jarduerak Eusebio Gurrutxaga plazan egingo dira. Goizean bigarren eskuko arropen azoka egingo da, eta arratsaldean, berriz, tailerrak.