Zumaia
Musika eta Dantza Eskolan izena emateko epea irailaren 8tik 10era izango daS. U.
zumaia.
Larunbata, 6 iraila 2025, 20:49
Musika eta Dantza eskolako 2025-2026 ikasturtearen matrikulazioa irailaren 8tik 10era egongo da zabalik. Ikasturte berria komentu zaharberrituan hasiko da.
Izena emateko, katrikula inprimakia bete, eta e-posta bidez helarazi beharko da musikaeskola@zumaia.eus helbidera. Matrikulazio inprimakia eta informazio zabala eskolaren webgunean (zumaiamusikaeskola.eus) daude eskuragarri. Plazak mugatuak izango dira. Dantza Garaikidean 12-17 urte bitarteko gaztetxoen taldea sortzeko aukera dago, baita helduentzako Solfeo taldea ere.
Bulegoko ordutegia honako hau da: astelehenetan 11:00etatik 13:00etara, eta astearte eta asteazkenetan 15:30etik 17:30era. Telefono zenbakia: 943 861183.