Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Maita Urteaga zumaiarra Eulen-Nuuk taldearen mailotarekin.

Zumaia

Maite Urteagak Laboral Kutxarekin debuta egingo du Ardèch-eko Tourrean

Txirrindulari zumaiarra stagiaire gisa arituko da gaur hasi eta hilaren 14ra arte jokatuko den itzulian

S. U.

ZUMAIA.

Astelehena, 8 iraila 2025, 20:54

Comenta

Maite Urteagak debuta egingo du Laboral Kutxarekin Ardèch-eko Tourrean (TCFIA).

TCFIAren 23. edizioa gaur hasi eta irailaren 14ra arte jokatuko da, eta sei etapa izango ditu. Zumaiako txirrindulariarekin batera Ane Santesteban, Alice Arzuffi, Yuliia Biriukova, Debora Silvestri eta Naia Amondarain izango dira, Ion Lazkanoren zuzendaritzapean.

Ardècheko Tourrari (2.1) gaur ekingo diote, eta taldearen berritasun nagusia Urteagaren debuta izango da, stagiaire gisa. 2.1 mailako sei eguneko itzulian Ane Santesteban izango da taldeko liderra, sailkapen nagusia borroka-tzeko asmoarekin. Ibilbidea gogorra izango da aurtengo Tour de l'Ardèche, 20 kilometroko erlojupekoarekin laugarren saioan; bosgarren etapa (Mont Lozèren), batez ere, menditsua izango da

Laudun-l 'Ardoise - Laudun-l' Ardoise (127,5 km) lehen etaparen irteera 13:55ean izango da, eta helmuga 17:06tik 17:34ra bitartean izango dela aurreikusten da.

Maite Urteaga (2000) iaz hasi zen txirrindularitzan lehiatzen Grupo Euleen-Nuuk taldearen eskutik; mendi lasterketetatik eta triatloitik zetorren. Maila ona erakutsi du aurten Granadan izandako Espainiako Txapelketetan: zazpigarren izan zen erlojupekoan eta bedera-tzigarren lineako proban. Euskaldun eta Emakumezkoen Gipuzkoako Itzulia irabazi ditu, eta Espainiako Kopan laugarren izan da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Maite Urteagak Laboral Kutxarekin debuta egingo du Ardèch-eko Tourrean

Maite Urteagak Laboral Kutxarekin debuta egingo du Ardèch-eko Tourrean