Zumaia
Emakumezkoen traineruak asteburu honetan abiatuko du Euskotren LigaVII. Bilboko Bandera jokatuko du larunbat honetan; Gizonezkoen Sukia-Zumaia trainerua, berriz, etxean arituko da igandean, Zumaiako XL. Ikurrinan
Telmo Deun a.e.-ko emakumezkoen traineruak asteburu honetan abiatuko du Euskotren Liga, bi hitzordurekin: larunbat honetan, Zumaia-Deltecoko arraunlariek VII. Bilboko Bandera jokatuko dute; estropada 17:20ean hasiko da. Igandean, bigarren jardunaldi puntuagarria izango dute, IV. IV. Sestaoko Udalaren Bandera, 11:25etik aurrera.
Kike Manterolak entrenatzen duen tripulazioa elitera itzuliko da aurten, 'Saregileak' izeneko ontziarekin, kategorian finkatzeko asmoz. Astillero, Arraun Lagunak, Donostiarra, Hibaika, Hondarribia, Orio eta Tolosaldea izango ditu aurkari.
Gizonezkoen trainerua, etxean
Bestalde, gizonezkoen Sukia-Zumaia traineruak etxean jokatuko du igande honetan, Zumaiako XL. Ikurrina. KAE1 Ligako bosgarren proba puntuagarria, Telmo Deunek eta Traineru kluben elkarteak antolatua, 12:00etan hasiko da itsasoan eta 12 traineruk hartuko dute parte hiru txandatan banatuta. Lau kale eta hiru ziaboga dituen estropada izango da, hiru miliako (5.556 metro) ohiko ibilbidea osatzeko. Etxeko ontzia laugarren dago Kae1 ligako sailkapen nagusian 37 punturekin, Arkote eta Zarautzekin berdinduta, bigarren eta hirugarren postuetan sailkatuta, hurrenez hurren.
Gizonezkoen estropadaren aurretik, 11:00etatik aurrera, ETE ligakoak arituko dira Zumaiako emakumezkoen VIII. Ikurrinaren lehian: hiru kale, bi luze eta ziaboga bat (2.778 metro).
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.