Zumaia
Emakumezkoen trainerua KontxanSara Utrera
Zumaia.
Ostirala, 5 iraila 2025, 20:28
Kontxako estropadak jokatuko dituzte bihar eta hilak 14an, Donostian, eta bertan izango da Zumaiako emakumezkoen trainerua. Zumaiako ontziak zortzigarren denbora onena egin zuen sailkatze-estropadan; baina, behin estropada amaituta, eta Zarauzko traineruari ezarritako 10 segundoko zigorra dela medio, sailkatuen artean izango da. Ez da egongo, ordea, gizonezkoen trainerua (17. sailkatze-estropadan. Euskotrenek zerbitzuak indartuko ditu bi igandeetan joan ahal izateko. Beraz, Telmo Deuneko nesken taldea animatzera joan nahi duenak trenez egin ahal izango du hurrengo orduetan Zumaiatik: 08:00, 08:30, 09:00, 09:11, 09:30, 10:00, 10:30 eta 11:00etan.