Borrar
Beñat Sainz, hirugarren Zarautzen.

Zumaia

Beste podium bat azkenaurreko lasterketan

El Diario Vasco

zumaia.

Ostirala, 19 iraila 2025, 20:14

Comenta

Beñat Sainz hirugarren sailkatu da Zarauzko junior mailako lasterketan. Zarautz, Zumaia, Meaga, Zarautz zirkuituari lau itzuli eman ondoren, taldetxo bat ailegatu zen garaipena esprintean jokatzera, eta hor Beñat Sainz hirugarrena izan zen. Aratz Unanue ere lehen 13ko multzoan helmugaratu zen, 11. sailkatuz.

Taldeko hirugarrena Jon Berasategi izan zen, 41. tokian, 29 segundora. Ondoren aldeak handiak izan ziren, ia hiru minutura ailegatu zen kadete mailako Unai Egaña 63. tokian, eta bost minutu pasatxora, Lukas Blanko 85. tokian. «Lasterketa bizi bizia izan zen, ihesaldi saiakera ugarirekin baina pelotoiko edo maila honetako indartsuenek beti egoera kontrolpean izan zuten, ihesaldiari baimen handirik eman gabe, nahiz eta azken igoeran dema estua izan iheslari eta pelotoiaren artean», azaldu du Zumaiako txirrindulari elkarteko kide den Arritxu Iribarrek. 83 kilometroko ibilbidea orduko 43,2 kilometroko bataz besteko abiaduran osatu zen.

Asteburu honetan juniorrek denboraldi honetako azken lasterketa izango dute Beasainen, 109 kilometroko karrera, ibilbide gogorrarekin eta parte hartze bikainarekin, non Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldeko txirrindulariek Estatu espainiarreko puntako txirrindulariekin lehiatuko diren.

Honela, amaitutzat emango da denboraldia, eta mailari agur esango diote Beñat Sainzek eta Aratz Unanuek, datorren denboraldian sub23 mailan korrituko baitute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Beste podium bat azkenaurreko lasterketan

Beste podium bat azkenaurreko lasterketan