Borrar
Pasa den asteburuan Nafarroan egindako txangoaren une bat. INDAMENDI

Zumaia

Astitxikira ibilaldia antolatu du Indamendi Mendi Bazkunak larunbat honetarako

Eskola Kirolaren programaren barruan egingo da. Autobusa doan da, baina aldez aurretik izena eman behar da

S. U.

Zumaia.

Asteazkena, 10 iraila 2025, 09:46

Comenta

Astitxikira goiz buelta antolatu du Indamendi Mendi Bazkunak larunbat honetarako, Eskola Kirolaren barruan.

Hilaren 13an hasiko dira 2025-2026 Eskola Kiroleko Programarekin. Hain zuzen ere, Mendiola (Abadiño) eta Axpe (Atxondo) artean ibilbidea egingo dute, Astxikira igoz (785 metro).

Goizeko itzuliak zortzi kilometro ditu, 500 metroko desnibel positiboa eta 500 metroko desnibel negatiboarekin. Beraz, hamaiketakoa motxilan eramatea gomendatzen dute. Irteerako autobusa goizeko 08:00etan aterako da Patxita Etxezarreta kaletik (Kantauri plaza geltokia). Arroabeko ordainlekuan autobusa gelditu daiteke ere, denborarekin indamendi1@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz. Ordezko oinetakoak eramatea ere gomendatzen dute, autobusa hainbeste ez zikintzeko.

Autobusaren prezioa doan da, Zumaiako Udalaren laguntzaz. Izen-ematea webgune beretik egin daiteke (https://indamendimb.eus/izena-eman/): izena emateko epea ostiralean goizeko 09:00etan itxiko da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Astitxikira ibilaldia antolatu du Indamendi Mendi Bazkunak larunbat honetarako

Astitxikira ibilaldia antolatu du Indamendi Mendi Bazkunak larunbat honetarako