Txikitasunian Haundi eguna ospatuko dute larunbatean Arroa Behean
AINARA MARTÍN
Osteguna, 13 urria 2022, 00:02
Larunbat honetan, urriak 15, Txikitasunian Haundi eguna ospatuko dute Arroa Behean. Ezkaizto Auzo elkarteak eta Txikitasunian Haundi elkarteak egun guztiko egitarau oparoa antolatu dute larunbatera begira. 10:00etatik 14:00ak bitartean baserritar eta artisauen azoka eta diana ere joko du Idiakaitz Txistulari Taldeak. 17:00etan buruhaundiak eta ondoren, 18:00etan, umeentzako erromeria Izer eta Alabierren eskutik. 20:00etan parrillada eta 22:00etan erromeria Izer eta Alabierrekin. Zerbitzu publikoak erabiltzeko gonbita luzatzen diete bertaratzeko asmoa duten horiei.
Bakarrizketa saioa Portalen
Ostiralerako bakarrizketa saioa antolatu du Portale kultur elkarteak arratsaldeko 19:00etan hasita. Bertan izango dira Ana Goitia, Mirari Martiarena eta Maria Blanco herritarra.