Borrar

Santa Ageda bezperako koplak aurtengo egoerara egokituko dira

Koplari batzuk bihar baserrietara hurbilduko dira eta urteetan zehar abestu dituzten koplen bilduma utziko dute

AINARA MARTÍN

ZESTOA.

Asteazkena, 3 otsaila 2021, 00:16

Comenta

Bizi dugun osasun egoera tarteko, herrian tradizio handia duen Santa Ageda bezperako eskea ezin izango da ohi bezala gauzatu bihar. Une honetan indarrean dagoen araudiak ez du baimentzen kalejira antzerako ekitaldirik eta gauzak horrela, ezin izango dira urtero bezala baserriz baserri eta kalez kale koplari aritu. Hala ere, Zestoako Santa Ageda taldekoek ospakizun guztiak bertan behera utzi beharrean, egoerari egokitzeko erabakia hartu dute.

Taldeak esker ona adierazi nahi die baserritarrei, adieraziz, orain arte beraiek izan direla eskean joan direnak eta detaile baten bitartez esker ona itzuliz. Honela, bihar, hilaren 4a, arratsaldeko 15:00etatik 17:30era, urtero eskean geldialdia egiten duten baserrietara joango dira opari bat eskaintzeko. Baserri bakoitzean urteetan zehar bertan abestu diren koplen bilduma bat utziko dute, Xabier Unanue 'Iruitta' herritarrak osatutakoa. Honetaz gain, bideo labur bat ere emango diete baserritarrei, zeinen bitartez, bertso bat jasotzeko aukera ere izango dute.

Luziano Arakistain gogoan

Zestoako Santa Ageda taldeak hainbat urtez taldekide izan den eta orain egun gutxi hil den Luziano Arakistain herritarra gogora ekarri nahi izan du ondorengo hitzen bitartez: «Agur Luziano adiskide: gaixo aldi labur baten ondorioz, agur egin diguk. Eure eguneroko izaeraz xumea izanik, agur egiterakoan ere berdin jokatu dek. Xume hitzen, Santa Ageda bezperetan taldeko bat gehiago izatean, ahots bat gehiago besteon artean, ez altuago eta ez bajuago.... Gustoko huen lagun artea, eta, lagunok ere hirekin ibiltzea gustuko izan diagu. Santa Ageda bezpera hauetan gure artetik joatea tokatu zaik... Hilaren bian Kandelario / bostean Santa Ageda. Zeruan osatu kopla eta berriak kantatuz segi Pello 'Lilibe' koplari eta gainontzeko koplari adiskideekin. Agur bihotzez».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Santa Ageda bezperako koplak aurtengo egoerara egokituko dira