Borrar
Aurreko edizio batean parte hartu zuten korrikalari batzuk.
Zestoa

Kobaz Koba trail izen-emateen zabaltzea astelehenean izango da

300 dortsal egongo dira eskuragai ibilbide bakoitzean

El Diario Vasco

ZESTOA.

Asteazkena, 9 azaroa 2022, 00:04

Comenta

Datorren astelehenean irekiko dira izen emateak otsailak 12an Zestoan antolatuko den Kobaz Koba Trailerako. Eguerdiko 12:00etan zabalduko dira izen-emateak www.kirolprobak.com webgunean. Bi ibilbide izango ditu ohiko moduan, 300 korrikalari gehienez ibilbide bakoitzean, guztira gehienez 600. Bi ibilbideen artean, Artzei ibilbidea (15km), luzera laburragoetara ohitutako korrikalariei zuzenduta dago, Zaldei (25km) ibilbidea berriz, Kobaz Koba Trailen benetako gogortasuna bizi nahi dutenen aukera izango da. Aurreko urteetan dortsalak ziztu bizian amaitu izan dira, beraz, ez utzi aukera pasatzen ez zaitezen dortsalik gabe gelditu.

Urtero bezala partaideek beharrezko zerbitzu guztiak izango dituzte: kronometraia zerbitzua, txip bidezko denbora neurketa burutuko da, arropa zaindegi zerbitzua, dutxa zerbitzua, koba txikiko pasagunean eta helmugan korrikalari guztiei bakarkako argazkia egiteko zerbitzua, eta indarrak berreskuratzeko Kobaz Koba Trail ondorengoko hamaiketako famatua, bertako gutiziak dastatzeko aukerarekin (Baserria KM0/Eusko Label produktuak) eta Zestoan biltzen garen zale guztien animoak eta babesa besteak beste.

Partaide bakoitzak korrikalariaren poltsa jasoko du: Kobaz Koba trail 2023 kamiseta eta babesleek eskainitako hainbat produktu. Kobaz Koba Trail lasterketan ez dago federatuta egon beharrik izena emateko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kobaz Koba trail izen-emateen zabaltzea astelehenean izango da

Zestoa: Kobaz Koba trail izen-emateen zabaltzea astelehenean izango da