Borrar
Zestoako txarangaren doinuen inguruan jende andana bildu zen. ARGAZKIAK AINARA MARTÍN
Zestoa

Giro bikaina Amabirjinei hasiera emateko

Gaur herriko zaharrenak omenduko dituzte, jubilatuek bazkaria izango dute eta txistulariek urteroko alardea eskainiko dute

AINARA MARTÍN

Igandea, 4 iraila 2022, 00:03

Comenta

Eguraldiak tarteka mehatxu egin bazuen ere atzoko egunean zehar, festa giroa nagusitu zen herrian goizean goizetik. Jende andana bildu zen gazteen pilota partiden, herri bazkariaren eta Zestoako txarangaren doinuen inguruan. XII.Gazteen Pilota Txapelketan Eñaut Alberdi, Xiker Eizagirre eta Mikel Zabala izan ziren irabazleak.

Ondarbasora XXXV. igoeran, ikusleek ez zuten hutsik egin eta asko izan ziren hiru kilometroko ibilbidean zehar txirrindulariak animatzera hurbildu zirenak. Guztira 19 izan ziren froga gauzatu zuten txirrindulariak, gizonezkoetan helmugara iristen bizkorrena Jon Mendia izan zelarik 11:14 denborarekin. Ondoren Julen Uranga eta Iraitz Pou sartu ziren. Emakumeei dagokienez, hiru izan ziren izena eman zuten emakumeak eta ondorengo denbora behar izan zuten Ondarbasora iristeko: 18:53 Leire Urangak, 19:03 Leire Lopetegik 20:35 Maddi Alberdik.

Gaurko ekitaldi nagusien artean; herriko zaharrenei eta 85-88 urte bitartekoei oroigarriak eskaintzea, meza nagusia, jubilatuen bazkaria eta Txistularien Alardea.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Giro bikaina Amabirjinei hasiera emateko

Zestoa: Giro bikaina Amabirjinei hasiera emateko