Zestoa
'Gabe' kale antzerkia eskainiko da datorren ostiralean ZestoanOihulari Klown taldearen ikuskizuna arratsaldeko 18:00etatik aurrera izango da Euskal Herria Plazan
Sara Utrera
zestoa.
Osteguna, 22 abuztua 2024, 19:51
Oihulari Klown taldearen 'Gabe' ikuskizuna eskainiko da datorren astean Zestoan. Hitzordua datorren ostiralean, hilak 30ean, arratsaldeko 18:00etan Euskal Herria plazan izango da.
'Gabe'-k euskaraz barik esan nahi du. «Testurik, konplexurik eta nahikeriarik gabeko ikuskizuna da. Bi clown aktorek bi etxegabe antzezten dituzte, pailazo arloteen tradiziorik garbienean, 'Clochards'- ak. Etengabeko sormen-ariketa bat», azaltzen dute konpainiatik.
Virginia Imaz Quijerak zuzendutako clown ikuskizunak Karmelo Muñoz eta Ander Muñoz aktoreak ditu protagonista, 55 minutuko iraupena du eta mota guztietako ikusleei zuzenduta dago. Kale antzerkia Zestoako Udalak antolatu du eta Eusko Jaurlaritzaren Kulturaren eta Hizkuntza Politika Sailaren diru-laguntza jaso du.