Borrar
Zestoan egin zen Pilotarien Jardunaldiaren aurkezpena. GEPF
Emakume Pilotarien Jardunaldiaren baitan antolatutako jaialdia, gaur

Zestoa

Emakume Pilotarien Jardunaldiaren baitan antolatutako jaialdia, gaur

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioren mendeurrenaren ospakizunaren baitan antolatu da

S. U.

Zestoa.

Viernes, 28 de marzo 2025, 19:47

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) 100 urte beteko ditu abuztuan, eta hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatuko ditu urtean zehar. Mendeurrena dela eta, Zestoan hainbat ekitaldi ari dira egiten aste honetan, Pilotarien Jardunaldiaren barruan. Ostegunean hasi ziren ekintzak, emakume pilotariei buruzko erakusketa batekin, eta gaur arte ikusi ahal izango da kiroldegiko frontoian.

Jardunaldiko hitzordu nagusia gaur izango da, Zestoan eta Azpeitian egingo diren ekitaldiekin. Zestoan, zehazki, espezialitate ezberdinen goi mailako afizionatuen jaialdia izango da Gurutzeagan. Partidak 17:00etatik 19:30era jokatuko dira. Ordena honakoa izango da: Zesta-puntako partida: Elezgarai-Watkins eta Ortiz de Mendibil-Otaño;Teniseko pilotako partida: Esnal-Macicior eta Iribar-Mendizabal; Gurpil aulkiko eta Zutikako partida: Ugarteburu-Mendizabal eta Troitiño-Macicior; gomazko paletako partida: Eizmendi I.a-Eizmendi II.a eta Irazustabarrena-Murua; eta azkenik, eskuzko partida: Arraiza-Erasun vs Etxegarai-Mendizabal.

Tartean, omenaldia egingo zaie Gloria Agirre 'Aizarnako Txikita'-ri eta Gipuzkoako emakumeen pilotari ekarpen berezia egindako beste hainbat laguni.

Pilotarien Jardunaldiaren xehetasunak ostegunean aurkeztu zituzten Zestoan egindako agerraldian. Bertan izan ziren, besteak beste, Itziar Lete Andonegi Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko presidentea, Mikel Arregi Zestoako alkatea, Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea eta Gloria Agirre 'Aizarnako Txikita' raketista profesional ohia.

Pantailen inguruko hitzaldiak

Udalak pantailen inguruko hi-tzaldi zikloa antolatu du. Guztira lau hitzaldi izango dira, eta lehenengoa astelehenean, hilak 31n egingo da, eta pantailek eta adikzioek osasun mentalean duten eragina izango dute mintzagai. 17:30ean izango da Alonderon, Saioa Maitane Ormazabalek gidatuta. Apirilaren 8an, 'Nerabezaroan barrena: beldurrak, balioak, autoestimua eta identitate eraikieraren garrantzia' izeneko hi-tzaldia eskainiko du Maite Ormazabalek, 17:30ean Alonderon.

Apirilaren 29an, 'Mugikorrek eta sare sozialek ezkutatzen dutena' eskainiko da, 17:30ean Arroabeko eskolan, Telmo Lazkanoren eskutik. Eta maiatzaren 9an, 'Mugikorrekin eta sare sozialekin harreman osasuntsua eraikitzen', 17:30ean Alonderon, Telmo Lazkanore gidatuta ere.

Kursaalera joateko autobusak

Kursaal Eszena programari esker, doako autobusa izango da apirilaren 8an, 19:30ean, egingo den Le Cercle de I'Harmonie orkestraren emanaldirako. Jérémie Rhorer-ek zuzenduta, Gaëlle Arquez mezzosopranoa izango da eszenatokian. XVIII. eta XIX. mendeetako konpositore ezagunenen aria xarmagarrienak eskainiko dituzte 'Amor Furor' izeneko kon-tzertuan. Emanaldira joateko doako autobusa GI-631 errepideko geltokitik aterako da 18:30ean. Eta igo ahal izateko tokia erreserbatzea beharrezkoa izango da 688.735652 zenbakira deituz edo kultura@zestoa.eus helbidera idatziz, apirilaren 3a baino lehen. Kontzerturako sarrerak norberak erosi beharko ditu www.kursaal.eus atarian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakume Pilotarien Jardunaldiaren baitan antolatutako jaialdia, gaur