Borrar
Ezkaizto auzo elkarteak eta Arroako Eskolak elkarlanean antolatutako Arroabeko VI. Ipuin Lehiaketaren sariak banatu dituzte. ANTOLAKUNTZA

Zestoa

Arroabeko Ipuin Lehiaketaren sariak banatu dituzte

Sara Utrera

Zestoa

Ostirala, 19 apirila 2024, 21:08

Comenta

Banatu dituzte Arroabeko VI. Ipuin Lehiaketaren sariak. Ezkaizto auzo elkarteak eta Arroako Eskolak elkarlanean antolatuta, asteazkenean ospatu zen ekitaldia. 33 idazlan aurkeztu dituzte aurtengo lehiaketara auzoko auzoko haur, gazte eta helduek. Lau mailatan banatuta egon dira: LH 1-2 maila, LH 3-4 maila, LH 5-6 maila eta Helduen maila. Joseba Ossa eta Dani Aizpurua itzultzaileek, eta Gaizka Gorostiaga eta Esther Eizagirre irakasleek osatu dute epaimahaia. LH 1-2 mailan, June Egañaren 'Muki eta zirkua' ipuina aukeratu du epaimahaiak. «Ondo egituratutako lana» dela azpimarratu dute, «amaiera borobilarekin». Saritutako obrak lantzen dituen baloreak ere goraipatu dituzte.

LH 3-4 mailan, 'Nora eta ostadar magikoa' izan da saritua, Mara Giustirena. Magiaren eta errealitatearen «uztartze ederra» duen ipuina da, mundu magikoa era egokian azaltzen du, eta «idazkera politarekin».

LH 5-6 mailan, June Garziarenaren 'Non daude izarrak?' lana aukeratu dute. Epaimahaiaren arabera, «irudimen handiko ipuina, ondo eraikia, osatzen duen ibilbidea erabat zentzuzkoa da, egoki josia dago, eta zientzia fikzio ukituarekin». Helduen mailan, berriz, «zalantza handiak» izan ditu epaimahaiak hiru ipuinen artean. Saria 'Aitzurra' izeneko lanak jaso du, Josune Larrañagarena. Zer gertatuko denaren misterioa «bikain mantentzeagatik, amaiera parekoa eskainiz». Gainera, zaintzaren garrantzia erdigunean jartzen du. Beste bi lanek epaimahaiaren aipamen berezia merezi izan dute: 'Xake partida Sakulupen', Miriam Aizpururena; eta 'Zuengan', nigan', Maria Iribarrena.

Ipuin Lehiaketaren antolakuntzak parte hartzaile guztiak zoriondu nahi ditu, «aurten ere orri zuri baten aurrean jarri eta istorio ederrak sortzeagatik».

Lan guztiekin koadernoa osatu dute eta Txara dendan dago eskuragarri, auzotarrek irakur ditzaten. Eskolako web orrian ere zintzilikatuko direla azaldu dute antolakuntzako kideek.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arroabeko Ipuin Lehiaketaren sariak banatu dituzte

Arroabeko Ipuin Lehiaketaren sariak banatu dituzte