Zarautz
Zarautz Abesbatzaren 40 urteurrena dela eta abeslari ohiekin entseguakAbeslari ohi guztiei dei egiten zaie gaur iluntzeko 20:30ean Musika Eskolan burutuko den lehen entsegura joateko
Zarautz Abesbatzako Abeslari ohiekin gaur, asteartea, otsailak 28an, 115 pertsona inguru, Imanol Urbieta Musika eskolako aretoan entsegua egingo dute. Izan ere, Zarautz Abesbatza aurten 40. urteurrena ospatzen ari da.
Urteko emanaldietan ospakizun hau kontutan izatetik aparte, azaroak 18an, Zarauzko Musika Bandarekin batera, 40. urteurrena modu berezian ospatu nahi dute eta modu hau, abeslari ohiekin batera izango da, 200 pertsona inguru kontzertu berezi bat emanez.
Jakin dugunez, ahal izan duten abeslari ohiei dei egin diote eta prestatu beharreko partitura eta audioa ere bidaliak dituzte etxean nor berak ikasi ahal izateko. Abesbatzatik ohar hau bidali nahi izan dute: «Deirik jaso ez baduzu eta Abesbatza kide ohia bazara, jarri zaitez partaideren batekin harremanetan edo azaldu zaitez entsegura».
Hilean behin elkartzeko asmoa dute, hileko azken astearteetan maiatza bitartean, eta irailetik aurrera, azken txanpan, pittin bat gehiagotan elkartuko dira. Entsegu tokia, Imanol Urbieta Musika eskolako aretoa izango dute, gaur bertan hasita, iluntzeko 20:30etik 22:00etara.
Bestalde, 40. urteurrenaren ospakizunean, apirilak 6tik 10era Bordelera joateko asmoa dute, hango Euskal Etxeko Bestalariak abesbatzarekin batera, lehen egunean, kontzertu bat emango dute Euskal etxe ondoko plaza batean eta hurrengo egunean, Bordeleko Unibertsitateko Hospitalean, beste kontzertu bat lotu dute dagoeneko dute. Geratzen diren egunak, ingurua ezagutzera joko dute: Sait Emilion, Rocamadour, Salat, Arcachone... bisitatuz.