Borrar
Arkaitz Mendoza eta Ana Nebot Santa Klarako elizan izango dira ostiral iluntzean. KZ

Zarautz

37. Udako Musikaldiaren 4. kontzertuan Nebot eta Mendozaren errezitaldia

Orain arte ospatu diren hiru saioetan, Santa Klara elizako sarrera denak agortu dira, abuztuak 1, 8 eta 22an

Asteartea, 26 abuztua 2025, 20:16

Comenta

Musika klasikoa bere zabaltasunean eskaintzea da 37. Udako Musikaldia Zarautzen egitasmoak bilatzen duena eta ikusi besterik ez dago zer nolako harrera izan duten aurreko hiru kontzertuak ohartzeko musika mota honek badituela jarraitzaile ugari gurean.

Bost emanaldi iragarri ziren uztailean eta azken biak ostiralean (abuztuak 29) eta larunbatean (abuztuak 30) izango dira.

Aurreko hiruretan, kultur arlotik jakitera eman dutenez, sarrera guztiak agortu zituzten, abuztuaren 1ean, Munduko Kantuak izeneko kontzertuan, abuztuaren 8an Anacronia taldearen eskutik eskainitakoan. Ariana & Mozart: Fiesta en Michaelerhaus izeneko kontzertua eta azkenik abuztuaren 22an Helix Trio taldeak emandakoan Dialogo entre siglos izeneko kontzertuan.

Ostiralekoa

Udako Musikaldiaren laugarren kontzertua ostiralean, abuztuaren 29an, izango da eta Arkaitz Mendozaren piano doinuek eta Ana Nebot sopranoaren ahotsak beteko dute Santa Klara.

Kontzertu honek bidaia bat egiten du, lirika iberoamerikarraren mosaiko aberatsean zehar. Ganbera-kanta delikatuak Kataluniatik, elementu herrikoiak eta egitura akademikoak Euskal Herritik; tradizioa eta folklorea Galiziatik; harmonia beroak eta erritmo folklorikoak Atlantikoaren beste aldetik eta azkenik, Espainiako genero txikia, zarzuela. Musikagile hauek, elkarrekin, tradizioa, poesia eta modernitatea uztartzen dituen soinu-panoramika eskaintzen dute.

Ana Nebot Oviedoko Unibertsitatean Artearen Historian lizen-tziatu zen, eta Goi Mailako Kantu-gradua amaitu zuen A. L. Chovarekin Valentziako J. Rodrigo Goi Mailako Kontserbatorioan.

Espainiako hainbat antzoki nagusietako denboraldi lirikoetan parte hartu du: Gran Teatre del Liceu, Teatro Real eta OLBE, beste askoren artean. Maisu handiek zuzendu dute, hala nola, J. Pons, M. Á. Gómez Martínez, E. Hull, F. Heider, P. Schneider...

Errezital eta oratorioaren esparruan, herrialdeko orkestra eta auditorium nagusien zikloetan parte hartu du, eta bere grabazioetan, Jenufa eta Aida bezalako operak daude DVDan. 'Manos a la opera' telebista-saioa aurkeztu du RTPAn, eta kantu irakaslea da Llanesko Udal Musika Eskolan.

Arkaitz Mendoza bere aldetik, Pianoan, Organoan eta Musikaren Historian lizentziatua da Donostiako, Baionako eta Errioxako Unibertsitateko kontserbatorioetan. Piano-masterclassak jaso ditu, baita organokoak ere.

1998an, Londresko Guildhall School-en, 'Errezitaldi Ziurtagiria' lortu zuen. Estatuko hainbat hiritan eskaini ditu piano errezitaldiak. 2007an, piano-errezitaldia eskaini zuen Donostiako Kursaal Auditorioan Musika Kultura Elkartearentzat, eta, urte berean, nazioarteko bira egin zuen, piano-kontzertista gisa, Argentinan eta Uruguain.

Ganbera-musikaren zale amorratua da, eta, era berean, baita piano-jotzailea ere. Bilboko eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoen kolaboratzailea da. Gaur egun irakaslea da 'Errepertorioa piano-jotzailearekin' arloan Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian.

Sarrerak salgai egongo diraKutxa sarrerak atarian alde batetik edo bestela Modelo Aretoko txarteldegian ostiralean, abuztuak 29, arratsaldeko 18:30etik 19:30era.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 37. Udako Musikaldiaren 4. kontzertuan Nebot eta Mendozaren errezitaldia

37. Udako Musikaldiaren 4. kontzertuan Nebot eta Mendozaren errezitaldia