Zarautz
Plaierotako 2. jardunaldian goizo jaiki ziren 36 taldeakGoizeko 08:30ean ekin zitzaion hondartzan lehiaketari Koadrilen Egunaz lasai goza zezaten denak
Goizo jaiki behar izan zuten larunbatean 81. Hondar-tzako Futbol Txapelketan lehia-tzen duten senior mailako taldeak. Eguna argitzen hasi berria zen eta goizeko 08:30ean ekiten zitzaion plaierotako bigarren jardunaldiari.
Bereziki gogorra izango zen Tivoli - Naparrak taldearentzat. Hauek goizeko 07:15ean egon behar zuten zelaien markaketa egiten hasteko, oraindik eguna argitzen hasi aurretik. Beraiekin izango ziren noski antolaketako kideak, askotan ahaztu egiten ditugu eta beti hor daude lanean gure plaieroak urtez urte hobe-tzen eta muxutruk.
Lehiaketari dagokionez bigarren jardunaldi honek emaitza hauek eman ditu hemezortzi zelaietan;
Senior neskak: 1.- Lakari / Arrano 1 - Ekimen 1. 2.- 310 / Kepa Osteo 1 - Euskalduna taberna 0. 3.- Itxas Lur taberna 0 - Euskal parrilla 0. 4.- Itxaso taberna 1 - Kebidek 1. 5.- Orbela 5 - Marmarra 0. 6.- Kirkilla-Enea jatetxea 1 - Lukas ardotegia 3. Atsedena nesken multzoan Shelter - Pukas taldeak izan du.
Senior mutilak A taldea: 7.- Las Palmeras 1- Celso Castro 13. 8.- Katixa 2 - Izar Optika 1. 9.- Kosta Hortz Klinika 8 - Dava Street Food 1. 10.- Euskalduna taberna 0 - KTXO 2. 11.- Kirkilla-Enea jatetxea0 - Euskalmader Acuchillados 0. 12.- Etxabe Confort 1 - Iuri Aholkularitza 2. Arrano taldeak atsedena izan du jardunaldi honetan.
Senior mutilak B taldea: 13.- Euromar 3 - Latz taberna 2. 14.- Garcia Edari Banaketa 1 - Balearri / Astillero 6. 15.- Ulacia Bidaiak2 - Asti pinturak 2. 16.- Txanela2 - Telesforo Erretegia 4. 17.- Pukas / Shelter 2 - Talai Mendi Kanpina 4. 18.- Tivoli / Naparrak 2- Asegroup 1.
Emaitza hauekin sailkapenari begirada bat bota eta emakumnezkoen multzoan bi jardunalditan sei puntu batu dituzten talderik ez dago. inork ez ditu bi garaipen lortu. Honek erakusten du hasiera honetan gauzak oso berdinduta daudela nesken artean.
Gizonezkoen A multzoan lau talde zeuden lehen jardunaldian garaipena lortuta baina hauetatik bakarrak errepikatu du Celsoi Castro taldeak. Beste hirurak Euskalduna, Izar eta Dava galtzaile izan dira. Dena den Celso Castrok es ditu sei puntu batu zeren joan den urtetik zigorra baitauka. B multzoan sei puntu batu dituzte Balearri - Astillero, Talai Mendi eta Telesforok.