Borrar
Neskek Bermeon eta Portugaleten ZAEko zaleen babesa izango dute larunbat eta igandean. AMAXKAR

Zarautz

Nesken Play Offera joateko autobuseetan izena emateko azken eguna da asteazken honetan

Kikara tabernan, Lizardi laneko arropa dendan edo ZAEren bigarren eskuko azokan

Asteartea, 16 iraila 2025, 20:26

Comenta

Nesken play offak izango dituzte larunbatean Bermeon eta igandean Portugaleten. Helburua, EuskoTren Ligara igotzea dute. ZAEk autobusak antolatu ditu zaleak bertara animatzera joan daitezen. Larunbatean Bermeora irteera 14:00etan Fran-tziskotarren aurrean eta igandean Portugaletera 08:15ean.

Izena Kikara tabernan, Lizardi laneko arropa dendan eta ZAEren bigarren eskuko azokan eman daiteke. Izen emateko azken eguna gaur da. Bestalde, kamisetak, zapiak eta banderolak ZAEren bigarren eskuko azokan salgai daude.

Arraunlari berriei deia

Denboraldi bat amaitzerako, 2026ko denboraldi aurrea hasi da eta gazte mailako taldeak martxan hastera doaz. Zarauzko Arraun Elkartetik 2014an edo lehenago jaiotako neska eta mutilak arraunera gonbidatzen dituzte, hurrengo astetik aurrera astelehenetik ostegunera arratsaldeko 18:00etan Aritzbatalde kiroldegian dagoen Arraun Fosora agertu edo deitu 688 649 307 telefonora izena emateko edo edozein zalantza argitzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nesken Play Offera joateko autobuseetan izena emateko azken eguna da asteazken honetan

Nesken Play Offera joateko autobuseetan izena emateko azken eguna da asteazken honetan