Borrar
Begoña Ajuria, Juanan Urdangarin eta Irune Urbieta edizio berriaren aurkezpenean. Etxeberria
Zarautz

Nazioarteko Ahotsak ekimenak 5 talde bikain izango ditu

Urriak 21etik azaroak 2ra Frantziskotarren elizan eta Santa Klara aretoan abestuko dute

Asteartea, 14 urria 2025, 20:21

Aurten, 5 talde bikainak izango ditugu Nazioarteko Ahotsak ekimenean, Zarautz Abesbatzak jakitera eman duenez. Letoniatik hiru talde, bi talde ahots nahasiak dituztenak eta bestea, 6 ahots zurien taldea. Hiru talde Letoniarrak ezin hobeak omen dira. Adituek diotenez, Letonia, abesbatza potentziala duen herrialde txiki bat da. Abesbatzan abestea beraien tradizioa da eta eskoletan ahotsa lantzea eta taldean abestea sustatzen dute, beraz, txikitatik daude ahotsaren heziketa, entzumena, kantua, afinazioa eta interpretazioa lantzen. Herri gisa duten identitatearekin lotuta bai dago kantu korala.

Eta beste 2 taldeak, bat, Ukrainarra da, Polonian egoitza dutenak eta bestea Japoniarra. Hauek ere benetan bikainak.

Aurten ere, ongi gozatzeko moduan izango garela aurreikusten da.

Ordutegi eta toki ezberdinetan

Esan beharra dago, aurten, ordutegi ezberdinetan eta azken kontzertua toki ezberdinean izango dela. Beharrezkoa da norberak aurrez informazioa ongi jasotzea damurik ez izateko.

Hona hemen egutegia, ordutegiak eta lekuak.

- Urriak 21ean, hasiko da Nazioarteko Ahotsak Frantziskotarren elizan, 20:30ean. Letoniako 'Sola' izeneko ahots nahasien taldea izango dugu lehenik.

- Urriak 26an, igandea, Frantziskotarretan 19:00tan izango da. Polonian egoitza duten Ukraniar taldea izango dugu, Skovoroda abesbatza.

- Urriak 28an, asteartean berriz ere, Frantziskotarretan, 20:00etan, Letoniako Balsis gazte abesbatza bikaina. Honek 25 sari jasoak ditu, azkena, iaz, Europako Gran Pris saria, Tokion.

- Urriak 30ean, osteguna, Frantziskotarretan 20:00etan, Japoniako taldea izango dugu. Gazteez osatutako yumekan abesbatza.

- Eta kontzertu bikain hauei amaiera emateko, azaroak 2an, igandea, arratsaldeko 19:00etan, Santa Klaran izango da. Letoniako 6 neskez osatutako ahots talde liluragarria izango dugu Nazioarteko Ahotsak ekimenari itxiera emango diona.

Kontzertu bakoitzaren hasiera ordua baino ordu bat lehenago, atarian, sarrera eskuratzeko aukera izango da 5 euroan. Zarautz Abesbatzaren lagunak zaretekok 3 euroan eskuratzea izango duzue.

Jakin, Abesbatzaren lagun izan nahi baduzu, urtean 15 euro ordainduta kontzertu hauek merkeago dituzula eta horrez gain, edozein ospakizunetan, ezkontza, hileta, urtemuga…. gure abesbatzaren partehartzea nahi izanez gero, %10 merkeago lor dezakezula. Atarian bertan izango ditugu izenemateko paperak.

Zarautz Abesbatzak eskerrak eman dizkio Udala eta Musika eskolari, Frantziskotarrei, eta nola ez, Tolosako ekinbide etxeari ekintza hau gauzatzen laguntzeagatik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nazioarteko Ahotsak ekimenak 5 talde bikain izango ditu

Nazioarteko Ahotsak ekimenak 5 talde bikain izango ditu