Zarautz
81. Hondartzako Futbol Txapelketak 38 talde izango ditu aurtengo denboraldianAntolakuntza oso pozik azaldu da talde kopuruak gora egin duelako, eta bederatzi talde gehiago izango dira lehian
Datorren igandean abian jarriko dute 81. Hondartzako Futbol Txapelketa gure hondartzan senior mailari dagokionez, eta albiste onak ekarri ditu izen-emateak.
Antolakuntzak jakitera eman duenez, aurtengo denboraldian 38 talde izango dira lehian senior mutil eta nesken taldeetan. Pozik egoteko arrazoiak dadituzte; beraz, itzalean dabiltza lanean antolakuntzako kideak.
Neskak, 13 talde
Emakumezkoetan, 13ko talde bakar bat egongo da eta denek denen aurka jokatuko dute ligan. Ondoren, final erdiak eta finalak jokatuko dituzte ligan. Kopan, berriz, final laurdenak, final erdiak eta finala. Azken sailkapeneko lau lehen taldeak izango dira Ligako final erdietara sailkatzen direnak. Atzetik geratzen diren taldeak, 5etik 12. taldera, kopako kanporaketak jokatzera joango dira. Zortzi talde direnez, final laurdenekin hasiko dira. Sailkapeneko azken taldea 13. postuan geratzen denak, agur esnago dio txapelketari liga amaitzean.
Nesken multzoko talde berriak ondokoak dira: Ekimen (aurreko urtean Talai Mendi zen), Arrano Lakari, Itsaso Taberna eta Marmarra.
Gizonezkoak, 25 talde
Mutilen taldeei dagokienez, guztira 25 izan dira izena eman dutenak. 6 talde berrik eman dute izena, eta ondokoak izango dira: Katixa, KTXO, Euromar Taberna, Euskalmader, Las Palmeras eta Iuri Aholkularitza.
Mutilen taldeak bi multzotan banatu dira: A multzoa 13 talderekin eta B multzoa 12 talde hartzen dituen. Hemen, kopa eta ligaz gain aurten beste kopa bat egongo da. Bestela, lehenengo fasean talde asko kalen geratuko lirateke.
Horrela, bi multzotako sailkapeneko lau lehen taldeak elkarren aurka jokatuko dituzte final laurdenak, kanporaketak izango dira beti bezala, eta aurrera egiten dutenak, final erdiak eta finala jokatuz erabakiko dute 81. edizioko txapelduna zein den. Multzo bateko lehen sailkatuak besteko laugarrenaren aurka jokatuko du eta horrela beste guztiak, bigarrena hirugarrenaren aurka eta abar.
Kopako lehen txapelketara multzo bakoitzeko lau talde sailkatuko dira, multzo bakoitzean 5. eta 8. postuen artean kokatuz. Azkenik kopako bigarren txapelketan multzo bakoitzean 9. eta 12. postuen artean kokatzen direnek jokatuko dute.
Final laurdenak ligan bezala sailkapenaren arabera osatuko dira; hau da, bateko 5.ak 8.aren aurka jokatuz, eta baita 9.a eta 12.aren artekoa. A multzoko 13, sailkatuak agur esango dio txapelketari liga amaitzean.
Mutiletan porteri berriak dituzte, oraindik ez daude zelai denetarako eta antolaketak erabakiko du zein zelaietan ibiliko diren. Aurten egutegia oso estua dago horrenbeste talde apuntatu direlako. Guztira 9 talde gehiago eta epaile gehiago ere beharko dira. Epaile bila dabiltza.
Azkenekoz, aurten ere egongo dira ekitaldi gehiago, emakumeen eguna, Play-eruak DBH-ko gazteen txapelketa), larunbatetako elektrotxarangak...