Borrar
Zarauztar zaleen babesa beti izango du Enbatak. AMAXKAR

Zarautz

EuskoTren Ligako atarian geratu da nesken Enbata asteburuko estropadetan

Bi egunetan, Bermeo eta Portugaleteko play offean, hirugarren sailkatu ziren Juanjo Etxarteren arraunlariak

Astelehena, 22 iraila 2025, 20:22

Comenta

Gertu, oso gertu geratu dira gure neskak datorren denboraldian EuskoTren Ligan lehia-tzeko txartela eskuratzeko bi estropadetan. Emaitza berbera bietan, hirugarren izan dira Juanjo Etxarteren kirolariak.

Zaleen artean ikusmina zegoen Donostiako badian gertatutakoak zer nolako eragina izango zuen gure nesken artean. Ez dago jakiterik, garbi dagoen gauza bakarra zuten guztia eman zutela da bi saioetan baina ez zen nahikoa izan.

Larunbatean Bermeon, azkenak atera behar zuten zozketaren arabera eta lehen luzea ona egin zuten, Donostiarrarekin berdinduta eta San Juan baino segundo bat hobea. Baina poparean bi ontzi hauek bizkorragoak izan ziren eta helmugan hirugarren denbora ezarri zuten.

Igande eguerdian, Postugaletera joan eta oraingoan bezperako sailkapenaren arabera ateratzen ziren, beraz abantaila beste bi gipuzkoarrak zuten. Berriz, lehen luze ona egin eta San Juanen denbora berdina jartzen zuten, Donostiarra baino bi segundo hobea.

Itzulerako luzean, larunbateko egoera berdina bizi izan zuten Zarauzko zale guztiak. Minutoak aurrera joaten ziren bezala, diferentzia ere beste traineruen aldera erortzen joaten zen eta helmugan, berriz, hirugarren sailkatzen ziren.

Ontzian larunbatean hauek izan ziren protagonistak; Udane Orbegozo, Iratxe Irureta, Maddi Erguin, Saioa Makazaga, Nadet Elustondo, Libe Goñi, Nahikari Artano, Ane Makazaga, Maddi Makazaga, Irati Maiz, Irati Zubeldia, Maddi Landa eta Lohitzune Orbegozo, Nahikari Osa patroi zeramatela.

Igandeko eskifaian aldaketa bakarra egon zen Enbataren tostetan, Lutxi Pascassio izan zen Maddi Erguinen tokian sartu zen arraunlaria. Udane Beraza eta Almudena Calvo arraunlariak eta Ane Carrera lemazaina ere prest egon ziren Juanjoren esanetara bi egunetan.

Denboraldi bukaera honek ezin du inolaz ere aurrez egindako guztia ilundu. Azken unera arte borrokan izan dira. Talde gaztea da eta etorkizuna dute, behar den bakarra lanean jarraitzea da eta hortara animatu nahi genituzke. Segi ontzian herri osoaren babesa eta bultzada duzue atzetik. Gora gure bi Enbatak eta jarrai gure bihotzak pozten astero!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco EuskoTren Ligako atarian geratu da nesken Enbata asteburuko estropadetan

EuskoTren Ligako atarian geratu da nesken Enbata asteburuko estropadetan