Borrar
Festa koloretsua izan zen hainbat herritatik etorritako haur dantzari eta gaztetxoekin. ETXEBERRIA
Zarautz

Dantzari txikiak protagonista Euskal Jaiaren atarian

Astelehen honetako egun handiaren aurrerapen gisa, hainbat herritatik hurbildutako 400 dantzari bildu ziren atzokoan Zarautzen

Igandea, 7 iraila 2025, 02:00

Comenta

Ama Birjinaren egunaren bezperan eta biharko Euskal Jai egun handiaren aurrerapen gisa, atzokoa egun berezia izan zen Zarautzen, Haurren Euskal Jaiarekin, dantzari txiki eta gaztetxoek hartu zutelarik herria. Usurbil, Mutriku, Astigarraga, Oñati, Zumarraga, Leitza edo Mallabiatik etorritako dantzariek eta haiekin batera Zarauzko Jalgi dantza taldeko haur eta gaztetxoek girotu zituzten herriko plaza, kale eta bazterrak beraien dantza eta alaitasunarekin. Jalgik bakarrik 140 dantzari zituen, 4 urtetik 14-15 urte bitartekoak. Eta beste adibide bat, Mutrikuko Gure Ametsa dantza taldea: 55 haur eta gaztetxorekin aurkeztu zen Zarautzen.

Dantzari guztien bilkurarekin eta 'Agintariarena' eta 'Agurra' dantzatuz eman zitzaion hasiera, goizeko 11:00etan Munoan, Euskal Astearen barne antolatu zen eguneko egitarau oparoari. Hortik aurrera, talde guztiak txistulari eta trikitilarien laguntzaz kalejiran herrian zehar banatu ziren, eta guztiek ere, euren txistulari eta laguntzaileekin, inguruan biltzen ziren herritarren aurrean dantzatu zuten: Musika Plaza, Arrosaledako parkea, Kale Nagusia, Lege Zaharren Enparantza edo Zigordia kalea izan ziren geldiuneetariko batzuk. Guztira 400 dantzari bildu ziren atzokoan Zarautzen, baina beraien inguruan, ehunka haur baserritar ere elkartu ziren, guraso eta familiartekoez lagundurik. Sargoria izan zen goiz eta eguerdiko orduetan eta ondorioz haurrek ederki izerditu arren, ikusleentzat festa koloretsua izan zen.

Eguerdiko 12:45ean, berriro talde guztiak elkartu eta emanaldi bateratua eskaini zuten Munoan. Jarraian eta ohitura jarraituz, kanpotik etorritako haurrak Zarauzko familiek hartu zituzten eta bazkaritara eraman.

Bazkaldu eta indarrak errekuperatu ondoren, 17:30ean kalejira egin zen Musika Plazatik Iñurritzara, buruhandi, erraldoi, Zarautz TRIK eta Ustekabe txarangarekin. Dantzariek eta haur txikiek Iñurritzan igaro zuten arratsaldea. Batetik, Iratzar taldearekin erromeria izan zuten eta, aldi berean, puzgarriak ere izan zituzten arratsaldean zehar; 20:00etan egunekoarekin amaitzeko, berriro kalejira Iñurritzatik Musika Plazara.

Egun polita atzokoa Zarautzen, esan bezala, biharko Euskal Jai egunaren aurrerapen gisa. Biharkoak emango die amaiera aste osoan Zarautzen ospatu diren txapelketa eta ekitaldiei. Goiztiarrak taldeak, Alprojaren 'Dena erosterik ez' antzezlanaren aurkezpenak, karrozak eta, batez ere, erromeriek beteko dituzte eguneko orduak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Dantzari txikiak protagonista Euskal Jaiaren atarian

Dantzari txikiak protagonista Euskal Jaiaren atarian