Zarautz
Bikote gazteen dantza txapelketaOStegun honetan, arratsaldeko 19:00etan, jokatuko da udaletxeko plazan, bederatzi bikoteren partaidetzarekin
Gaur, osteguna, arratsaldeko 19:00etan hasita, bikote gazteen dantza txapelketa ospatuko da udaletxeko plazan, bederatzi bikoteren partaidetzarekin, ondorengoak hain zuzen: Danel Castillo Arbona (Pasaia) eta Irati Larrañaga Zendoia (Andoain); Amane Uranga Lopez eta Naroa del Río Carrera (Tolosa); Oier Arriaran Lizarralde eta Elene Astiazaran Agirrezabal (Azpeitia); Julen Aguado Peña (Amasa-Villabona) eta Ibai Izagirre Imaz (Segura); Nora Dávila Arín (Zizurkil) eta Julen Lertxundi Martin (Asteasu); Irati Aranguren Jauregi eta Beñat Mendizabal Guriri (Azpeitia); Urrestilla Azkue (Zestoa) eta Laiene Ezama Epelde (Azpeitia); Maialen Aranguren Jauregi eta Aiara Ezama Epelde (Azpeitia) eta, Jone Leon Aranguren eta Lore Lizarralde Iturria (Azpeitia).
Aurretik, 17:30ean, Frontoi Txikian, fandango eta arin-arin ikastaroaren laugarren saia ospatuko da, Jon Alkain eta Alaitz Garciaren eskutik, Zarautz Trik-ek lagunduta.
Gogoratu ere, bihar, ostirala, bertsolari gazteen finala ospatuko dela gaueko 22:00etan, Modelo aretoan eta, asteburua ere potentea datorkigula, larunbateko euskararen aldeko lasterketarekin, aurresku txapelketarekin, bazkari herrikoiarekin, artzain txakur txapelketarekin..., eta igandean, haurren Euskal Jai eguna, egun guztiko egitarauarekin, irailaren 9ko Euskal Jai egunak emango diolarik amaiera Euskal Asteari.