Zarautz
Asier Puertas gustura geratu da mutilek lortutako 3. postuarekinPedreñan eta Camargon izandakohutsegiteak kenduta, lan ona egin dute baina trapurik ezin lortu geratu dira
Amaitui da KAE-1 Liga asteburu honetan. Larunbatean Bilbon eta igandean Castron izan zituzten Zarautz Gesalaga Okelan taldeko mutilak azken bi estropadak eta biak oso txukun bukatu dituzte.
XLVII Ikurriña Villa de Bilbao estroapadan erlojupekoan laugarren sailkatru ziren Enabatako arraunlariak larunbatean eta igandean Castro Urdialeseko uretan bigarren denbora onena egin zuten LIII Bandera Ciudad de Castro Urdiales estroapadan. hau lau ontziko hiru txandetan banatuta.
Asier Puertas entrenatzaileak bi saioa hauen inguruan zera zioen, «asteburu oso polita egin dugu, horrela amaitu nahi genuen KAE-1 Liga, sentsazio onekin. Larunbatean ibaian, erlojupekoa izan genuen eta laugarren amaitu arren, Arkote ontzia oso hurbil geratu zen gure aurretik, 26 ehunenekoren aldearekin. Igandean Castron bigarren amaitzen genuen eta berriro Santurtzi izan zen jaun eta jabe».
Bandera bat nahi
Egia da denboraldia oso ona izan dela baina Asierrek pena du oso gertu izan arren banderaren bat ez lortzea, «sailkapen orokorrean hirugarren bukatzen dugu, ni hemen nagoenetik emaitzarik onena da eta aurrerapauso bat dela esan genezake. Gure lehen helburua txanda nagusian lehioatzea zen eta hori lortu dugu. Halere pena bat geratzen zait atzera begiratzean, oso hurbil izan arren ez dugu bandera bat etxera ekartzea lortu. Aurtengo Santurtzirekin aukerak ez ziren gehiegi, nabarmen izan da indartsuena baina bi estropada izan ditugu garaipenak eskutatik ihes egin digutenak, Zumaian bata eta Etxean bestea. Bi estroapada hauetan oilarren artean onenak izan gara, nagusitu egin ginen baina eguraldiak gure saio bikainei ez zien lagundu eta ondorios beste txandetatik etorritako garaileak izan ziren, Zumaian Pedrña eta Zarautzen Geslaga Okelan ikurriñan San Pedro. Urte osoan traineru hauen aurretik ibili gara eta behin menderatuko ontzi indartsuenak eta itxasoak kendu zizkigun».
Ostolaza patroi
Igandeko Castroko estropadan Joseba Ostolazaa izan zen patroi Enbatan. Aldaketa honela azaldu digu Puertas prestatzaileak. «Patroi nagusia Gaizka Garmendia izan da, bera ibili da lemazain negutik hasita baina beti behar izaten da ordezko patroi bat eta hor egon da beti prest lanerako Joseba Ostolaza. Aukera izan zuen Camargon, baina egun hura ahaztutzeko modukoa izan zen, arazo ugari izan genituen astropadaren inguruan eta emaitza ez batere ona izan. Hori ikusita eta beti isilik lanean egon denez, igandean beste aukera izan zuen Ostolazak eta oso lan ona egin zuten, berak eta arraunlariak».
Castron bigarren amaitu zuen ontzian ziren baita Ostolazarekin, Beñat Eizagirre, Elias Astiazaran, Haritz Lozano, Axi Manterol, Oinatz Egiazabal, Mikel Etxabe, Ioritz Zubillaga, Manez Otaegi, Gorka Zubeldia, Julen Elizasu eta Aitor Elizondo.
Esanguratsua da baita azken estropadetan gertatu dena, azken luzean denbora onenetarikoak egin dituzte beti. badirudi indarrez beteta heltzen direla amaiera horretara. «Beno egia da datu hori. Agian beste luzeren batean hutsegiten dugu baina gero ondo heltzen gara azken luzera, indarrak baditugu eta hori albiste ona da».