Zarautz
Antzerkia Familian egitasmoak Txulalai taldearen 'Mugi zaitez!' dakar ostegun honetanSanta Klaran izango da arratsaldeklo 19:00etatik aurrera, eta sarrera doan izango da
Udako arratsaldeak ondo betetzeko, Antzerkia Familian egitasmoak eskaintza zabala ekarri du uztailan eta abuztuan. Gaurkoan Txulalai taldearen 'Mugi zaitez!' ikuskizuna jarraitu ahal izango da Santa Klaran 19:00etatik aurrera.
Zer topatuko dute bertaratzen diren familiak? Hona hemen Txulalai berak egiten duen aurrerapena: «Alaik egun osoa ematen du telefono mugikorrarekin, bakarrik, aspertuta, beste ezer egin gabe. Bere lagunak Miel eta Xaba, Peru krokodiloa eta Martin elefantearen laguntzaz, mugikorra alde batera utzi eta haiekin jolasten has dadin eta kirola egin dezan saiatuko dira. Lortuko al dute? Gustatuko al zaio? Edo azkenean denak mugikorrari begira geratuko dira ezer egin gabe?».
Bi urteko ibilbidea
Txulalai taldea 2024. urtean sortu zen. 'Kantu Kolore' musika talde ezaguneko hainbat kidek osatzen dute, jatorrizkoaren helburuei jarraipena ematen dien proiektu berria.
Txulalai taldekideak eskoletan landu nahi izango lituzken kantuak sortzen dituzte. Haurrek musikaren bitartez ikasten dutela ohartuta, beraiek ere eduki jakin batzuk barneratzeko kantak proposatzen dituzte, hau da, abesti didaktikoak. Bestalde, «badira egungo gai zehatz batzuk letra eta doinua jarri nahi dizkieguna, gai hauekiko sentsibilizazioarekin lagundu nahi genukeelako. Musika gai hauek lantzeko abiapuntu eta motibazioa dugu eta gure helburuak lortzen laguntzeko tresna ezin hobea. Era honetara haurrek gozatzeaz gain, edukiak barneratu eta hizkuntza bera ere landuko dute; dantzatuz, motrizitatea, espazioa eta koordinazioa lantzen dute».
Hiru kidek osatzen dute Txulalai taldea; Miel, ez da ezerrekin aspertzen. Bizitzaren txinparta da. Jolastu eta ondo pasa nahi baduzu, ezagutu ondo Miel. Alai, egunero pozik esnatzen da. Alaia eta dantzaria da Alai. Oinetan kalanbrea du eta ezin da geldirik egon. Eta azkeniuk, Xaba, ikasi nahi baduzu ez dago Xaba baino maisu hobeagorik. Gitarra eskuan abesti bakoitzarekin gozatuko zaitu.