Zarautz
Andoni Egañak idatzi du Joxe Angel Iribarren 'Makatza' elaberriaZarautzek Seme Kutun izendatu eta egun gutxira, Andoni Egañak idatzi eta Athletic Club Fundazioak argitaratutako 'Makatza' eleberriaren aurkezpena egin zen Bilbon.
Bi zarauztar ospetsu aurrez aurre izan ziren, herriko Seme Kutun izendatu zuten egunean bezala. Makatza etxean, Musika Plazan, jaio zen Iribar eta herritarrek beti ezagutu dute ezizen horrekin atezain handia. Orain bere haurtzaroa nolakoa izan zitekeen Egañaren irudimenean ezagutuko dugu. Formatu digitalean irakurtzeko aukera dago, www.athletic-club.eus weborritik deskargatuta.