Xabier Santxo, herrian garaile

Asteleheneko finalak jokatu zituzten bikoteak euren sariekin. / J. ARANBERRI
Asteleheneko finalak jokatu zituzten bikoteak euren sariekin. / J. ARANBERRI

Lizeagarekin bikote, Azketa eta Elizegiri irabazi zieten 22-19 emaitzarekin amaitu zen partida

JOSU ARANBERRI USURBIL.

Astelehenean amaitu zen Pagazpe Pilota Elkarteak antolatzen duen Usurbilgo Pilota txapelketa. Ohikoa den bezala herriko jaietan jokatu ziren txapelketa honetako finalak eta giro hobea izan zen Santixabel egunez herriko pilotalekuan.

Jubenil mailakoa izan zen astelehenean jokatu zen finaletan lehena eta partida estua jokatu zuten azken partida honetara iritsi ziren bi bikoteek. Azkenean, Albeniz eta Iruretagoiena izan ziren txapela eskuratzea lortu zutenak, Iñarra eta Aburuza 22 eta 20 mendean hartuta.

Nagusien mailako partida ere ikusgarria suertatu zen. Xabier Santxo herriko pilotaria zen protagonistetako bat eta herritarrak bere alde izan zituen zaletuak. Hala ere, lan ugari egin behar izan zuen Lizeagaren batera txapela eskuratzeko. Partidan zehar atzetik izan ziren, eta Azketak eta Elizegik osatutako bikoteak partida irabaziko zutela zirudien, baina azkenean ez zen horrela izan. 14-19 galtzen izatetik 22 eta 19kora pasa ziren eta azkenean Santxo eta Lizeagak eskuratu zuten txapelketa.

Erroizpeko ura berriz etxeetara

Gaur, Erroizpeko uraz herria berriro hornitzen hasiko da Udala. Azaroan ur-sisteman gertatutako huts-egiteek herritarrei eragindako ondoezaren

ondorioz, Udala herriko ur-sistema berritzen aritu da. Ura hartzeko, kontrolatzeko eta banatzeko sistemak berritu eta hobetu dira, eta, guztira 90.000 eurotik gorako inbertsioa egin du Udalak.

Asteotan probak egiten aritu dira, eta, guztiak ondo funtzionatzen duela-eta, Osasun Sailak baimena eman dio Udalari berriz ere Erroizpeko ura erabiltzeko.

Honako eremuetara iritsiko da Erroizpeko iturburuetatik datorren ura: Urdaiaga, Santuenea, Txokoalde, Aginaga, Zubieta, Kaxkoko zati bat (Kale Nagusitik behera), eta Osinalde, Zumartegi eta Ugaldea industriaguneak. Gainerako tokietara Añarbeko ura iritsiko da.

Temas

Usurbil

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos