Borrar
Eñaut Elorrieta izango da irailaren 7an kontzertua eskaintzen. SARA SANTOS
Iñurri Eguna antolatu du datorren larunbatean Izan iñurri taldeak Usurbilen

Usurbil

Iñurri Eguna antolatu du datorren larunbatean Izan iñurri taldeak Usurbilen

Irailaren 7ko hitzordu solidario honetan tailer desberdinak, hitzaldiak, bazkaria eta kontzertuak egongo dira egun guztian zehar

A. M.

Usurbil.

Viernes, 30 de agosto 2024, 19:32

Tabuen kaxatik plazara izenburupean antolatu dut Iñurri eguna datorren larunbatean, irailak 7, Iñurri izan taldeak. Eguna hasteko yoga eta gosaria izango dira 09:30etik 11:30era Usurbilgo frontoian. Antoaltzaileek aditzera eman dutenez «goiza yoga saio batekin hasiko dugu, Olatz Berasategiren eskutik. Bukatzerakoan Ore Ama, Txalaka eta Tolosa jatetxeak prestatutako gosariaz gozatzeko aukera izango dugu». Ekintza honetan parte hartu nahi dutenek 18 ordaindu behar dute. Gehienez 30 laguneko taldea onartuko da.

Ondoren, serigrafia tailerra egingo da. «Iñurri egunerako diseinatutako lamina bat serigrafiatuko dugu Beñat Iraolaren laguntzaz», azaldu dute antolatzaileek. Goizeko 11:30etik 13:00era egingo da taielrra Potxoenean (sotoan). Prezioa 16 eurokoa da eta gehienez 15 lagunek har dezakete parte. Azaldu dutenez «serigrafia eta esku lana uztartuz gaur egun bere ogibide diren bi proiektu garatu ditu Beñatek, Zatzaizkit eta Arrugado Studio. 0tik hasi eta estanpazio teknika bere kasa ikasi ondoren, orain sormena, prozesu kreatiboa eta produktu ezberdinen estanpazioa garatzen ditu egunerokotasunean. Tailer honetan serigrafiaren nondik norakoak azaldu, eta egun honetarako zehazki sortutako ilustrazio baten estanpazioa burutuko du parte hartzaile bakoitzak Beñaten laguntzaz. Estanpazioa paperean egingo da eta parte hartzaile bakoitzak lamina etxera eraman ahal izango du».

Ordu berean, 11:30etik 13:00eta, Potxoeneako proiektore gelan belarritakoen tailerra egongo da. Belarritako personalizatuak sortzeko tailerra Ebonyren laguntzarekin. Tailer honetan buztin polimerikoz egindako bi belarritako pare egiteko aukera izango dugu. Kolore eta forma aniztasuna erabiliz, bakoitzak bere pieza esklusiboak sortuz. Prezioa 22 eurokoa da eta gehienez 12 lagunek parte hartuko dute.

Hitzaldiak ere egongo dira Iñurri egunaren baitan. Heriotza eta dolua, Sexualitatea eta Feminismoa izango dira hitzaldi hauen ardatz. Ainara Urdapilletarekin heriotza eta doluari buru hitz egiteko aukera egongo da. Maider Galardi eta Nahia Intxaustirekin berriz, Feminismoa izenburupean solastuko dira bertaratzen direnak. Gorputz batetik bestera, mundu honetan egoteko era batetik bestera, Maider Galardi ikerlari eta kazetariak eta Nahia Intxausti EHUko irakasle eta Inurrikideak solasaldia egingo dute minbiziari feminismotik nola heldu hausnartzeko. Hirugarren hitzaldian, sexualitatea aztertuko dute Mari Jose Altunarekin. Iragarri dutenez «norberak bere burua ulertzea, albokoa ulertzea, hark gu ulertzea, gertukoekin harreman goxoa izatea... maiz ez da nahi bezain erraza. Are zailagoa izan daiteke gugan, eta ondorioz ondokoarengan, aldaketa anitz tarte laburrean ematen direnean (minbiziaren eta haren tratamenduaren ondorioak direla medio). Lehen izan ginenera, egiten genuenera itzultzen saiatzen gara arrakastarik gabe, bizitzan atzerantz egitea ez baita posible. Aurrera nola egiten dugun, horretan dago gakoa».

Bazkaria eta kontzertuak

Eguerdian Usurbileko frontoiean elkartuko dira bazkaltzeko 14:00etan. Prestatu duten menua: Pasta entsalada, albondigak, gazta tarta, ogia, sagardoa eta ura. Menu beganoa eskatzeko aukera egongo da. Glutenik gabeko aukera egongo da. Prezioa 18 eurokoa da. Aforoa 300 lagunentzat da. Bazkaria bukatzerakoan Olatz Mercaderren monologoaz (Aitziber Garmendiaren gidaritzapean) gozatzeko aukera izango da 16:00etatik aurrera.

Eguna bukatzeko, Elektropottotte, Idoia Asurmendi, Eñaut Elorrieta eta Rukularen kontzertuak entzun ahal izango dira Usurbilgo pilotalekuan arratsaldeko 17:30etik 20:00etara. Sarrera 12 eurokoa da.

Antolatzaileek adierazi dutenez, «iñurrien tribua minbizia lehen pertsonan bizi duzuen edo bizi izan duzuen pertsonek, eta minbizian oso modu zuzenean lagundu/laguntzen duzuenek osatzen dute». Bost urte dira proiektu honi hasiera eman zionetik, «10.000 pertsonako sarea eta emakume zoragarriz osatutako tribua gara». Interesa duenak parte hartzeko izaninurri.eus atarian jasoko du informazio gehiago lortu idatzi izan.inurri@gmail.com edo deitu 613 448 268 telefono zenbakira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iñurri Eguna antolatu du datorren larunbatean Izan iñurri taldeak Usurbilen