Borrar
Haitze kalean obra eta urbanizazioa burutuko dira. ARANBERRI

Eskolako Agenda 2030: zelaiak, larreak eta 'landare itsutasuna' aztergai

JOSU ARANBERRI

usurbil.

Ostirala, 18 otsaila 2022, 23:21

Comenta

Zelaiak, larreak eta 'landare itsutasuna' dituzte aztergai, aurten, Eskolako Agenda 2030 programan. Udarregi ikastolako LHko ikasleez gain, DBHko ikasleak ere parte hartzen ari dira aurten, Artelatz Ingurumen Zerbitzuak eskaintzen duen materiala baliatuz. Ikastolako irakasleak ere formatu dituzte azken hilabeteetan, ondoren, ikasleekin aritu daitezen.

Iazko lan lerroari jarraituz, lehorreko ekosistemetako bizitza ari dira lantzen. Herriko belardiak ikertzen ari dira, bertako biodibertsitatea ezagutu eta belarrak baserrietan duen garrantziaz jabetzen. Hori guztia, 'landare itsutasunari' aurre egiteko: «Oro har, espezieei buruz dugun ezjakintasunaz ari gara. Zuhaitz espezie batzuk ezagutzen ditugu, baina ez dugu larre eta zelaietan bizi diren landare eta loreen izenik ezagutzen».

Obrak

Otsailaren 17tik 18rako gauean, obrak egiten hasi zen Gipuzkoako Aldundia N634 errepidean, Troia eta Txikierdi artean. Udalari aurrez jakinarazi gabe egin zuen, eta jakinarazpen ofizialaren faltan, ehunka herritar bezala, udala ere ezustean harrapatu zuen. Antza denez, hasiera batean, hamabost egun beharko dituzte lanak bukatzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eskolako Agenda 2030: zelaiak, larreak eta 'landare itsutasuna' aztergai

Eskolako Agenda 2030: zelaiak, larreak eta 'landare itsutasuna' aztergai