Borrar
Aurreko irteera batean parte hartu zuten herritarrak. UDALA

Usurbil

Abuztuko etenak eragindako bakardadea arintzeko eskaintza

Herritar orori irekia da, eta garraio zerbitzua jarriko da, behar dutenentzat, Gizarte Zerbitzura deitu behar da

A. M.

Usurbil.

Astelehena, 21 uztaila 2025, 20:16

Comenta

Abuztuko etenaldiak eragindako bakardadea arintzeko eskaintza egin du Udalak, zain-tza ekosistemaren barruko zerbitzuen lantaldeak egindako proposamen bati tiraka. Izan ere, udan, eta batik bat abuztuan, hainbat zerbitzu itxi edo eten egiten dira, ordutegiak aldatu, denden ordutegiak murriztu, herria hustu... Errealitate horrek herrian zaintza zerbitzuak jasotzen dituzten herrikideen artean zein sentsazio sortzen dien jakin nahi izan dute, egoera hori pixka bat arintzeko aukerak baloratzeko, eta horren emaitza da abuzturako prestatu duten eskaintza.

Zaintza zerbitzuak jasotzen dituzten herritarrei galdetegi motz bat pasatu zien udalak, udan zein aldarte eta zein ohitura izaten dituzten ezagutzeko, ekintzaren bat antolatuz gero parte hartu nahi luketen eta zer egin nahi luketen jakiteko. Erantzunak esku artean, abuzturako saio batzuk antola-tzea erabaki dute zerbitzuen lantaldean. Eskaintza hala sortu bada ere, saiook ez dira soilik zaintza zerbitzuak jasotzen dituzten herritarrentzat, nahi duten guztien-tzat baizik.

Hala, astean behin, ostiral goizetan, paseo txiki bat eman eta kafe baten bueltan elkartuko dira; oraingoz, 20 herrikide inguruk azaldu dute parte hartzeko asmoa. Herriko frontoian elkartuko dira, 10:00etan: paseo motz bat eman, nork bere erritmoan, eta Artzabalera joango dira gero, kafe bat hartuz euren eguneroko kontuez hitz egiteko, 12:00 bitartean. Monitore baten laguntza izango dute paseoetan.

Gizarte Zerbitzuetara deituta eman daiteke izena, 943 37 71 10 telefonora. Kaxkora joateko zailtasunak dituzten herritarren-tzat garraio zerbitzua jarriko dute: beharrezkoa da aldez aurretik eskatzea, izena ematerakoan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Abuztuko etenak eragindako bakardadea arintzeko eskaintza

Abuztuko etenak eragindako bakardadea arintzeko eskaintza