Borrar
Anuska Esnal, Orioko alkatea, hitzarmena sinatzen. DV

Udalak eta OinHerri elkarteak elkarlanean aritzeko hitzarmen berria sinatu dute

Elkartearen helburu, printzipio eta lan-ildoak Orion garatuko dira

Asteartea, 19 maiatza 2020, 00:10

Comenta

Orioko Udalak eta OinHerri Herri Hezitzaileak elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Hitzarmenaren helburua da elkarlanerako markoa finka-tzea, OinHerri elkartearen helburu, printzipio eta lan-ildoak Orion garatzeko. Hitzarmena urtebeterako sinatu dute eta, bi aldeak ados agertuz gero, urtez urte luzatu ahal izango da legeak ezartzen dituen mugen barruan.

Hitzarmenaren arabera, Udalak 3.000 euroko dirulaguntza emango dio OinHerri Herri Hezi-tzaileak elkarteari, bere jarduera eta proiektuak finantzatzeko eta Orion bere printzipio eta lan-ildoak garatzeko, hezkuntzako eragileekin elkarlanean.

OinHerri Herri Hezitzaileak elkarteak denbora darama haurren hezkuntza eta aisialdia beste modu batera antolatzeko moduak aztertzen, teoria eta praktika uztartuz. Bere helburua da, herrigintzatik abiatuta, benetako parte-hartzea bultzatzea eta balio hezitzaileak hedatzea. Elkarteak honela formulatzen du bere xedea: «jolasa eta sormena ikasteko eta garatzeko berariazko tresnatzat dituen haurren kultura aitortzea; hori oinarri hartuta, haurrei benetan parte hartzeko eta erabakitzeko ahalmena ematea; eurek eraikitako aisia hezitzaile eta euskaldunaren bitartez, aniztasunean berdin eta parekide izanez eta ingurumen naturala eta kulturala zainduz, komunitate-sarea eta auzolana indartzea, eta pertsonen arteko harreman osasuntsu, justu eta asegarriak jostea». Horiek ditu helburu elkarteak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalak eta OinHerri elkarteak elkarlanean aritzeko hitzarmen berria sinatu dute

Udalak eta OinHerri elkarteak elkarlanean aritzeko hitzarmen berria sinatu dute