Borrar
Samielak bertan ditugu eta 19:30etan izango da txupinazoa. DV
Aizarnazabal

Samiel bezperako txupinazoa izango dugu gaur arratsaldez

Txupinazoa botatzeko ohorea aurten Alaitsu dantza taldeak izango du

Miércoles, 28 de septiembre 2022, 00:10

Joan den larunbateko Euskal Jai egunaren ondoren, Samielak bertan ditugu eta gaur arratsaldeko 19:30etan izango da txupinazoa udaletxeko balkoitik.

Txupinazoa botatzeko ohorea aurten Alaitsu dantza taldeak izango du, eta Alaitsukide izan den oro gonbidatua dago kalejira polit batean parte hartzeko txupinazoaren aurretik. Ondoren poteoa Julen eta Manex trikitilariekin eta 22:00etatik atzera, dantzaldia Iratzar taldearen eskutik.

Bihar Samiel eguna izanik, goizeko 10:00etan trikitilariak izango dira eta 11:00etako meza ondoren, XXXVI. Sagardo lehiaketa eta bolo txapelketa. Arratsaldeko 17:00etan bingo aplazan eta 18:30etan 'Mesede bat egitearren' kale antzerkia, Trapu Zaharrak taldearen eskutik. Gaueko 22:00etatik aurrera, dantzaldia Laket taldearen eskutik. Herriko jaiak iganderarte iraungo dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Samiel bezperako txupinazoa izango dugu gaur arratsaldez

Samiel bezperako txupinazoa izango dugu gaur arratsaldez